10. ALDIZKARIA - 2017ko urtarrilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTAXOA

Zerga-tasak, 2017. urterako

Artaxoako Udalak, 2016ko abenduaren 1ean egin osoko bilkuran, zerga-tasa hauek onetsi zituen 2017ko ekitaldirako:

–Lur-ondasunen gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa %0,2663 izanen da.

–Jarduera ekonomikoen gaineko zerga ordainarazteko 1,4 ezartzea.

–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergarako (EIOZ) karga-tasa %3,75 izanen da.

–Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 175. artikuluko eskalatik, %2,5eko portzentajea paratzea hiri-lurren balio igoerarako, eta %9,76ko tasa, foru lege horren 176. artikuluan aipatzen den karga-eskalatik.

Aipatu erabakiak 2017ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

Argitara ematen da, interesdunak jakinaren gainean izan daitezen.

Artaxoan, 2016ko abenduaren 29an.–Alkatea, Adolfo Vélez Ganuza.

Iragarkiaren kodea: L1614971