10. ALDIZKARIA - 2017ko urtarrilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

2016ko ekitaldiko aurrekontuan kreditu bereziaren bidez aldaketa egiteko 38/2016 espedientea. Behin betiko onespena

Altsasuko Udalak, 2016ko azaroaren 18an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2016ko aurrekontuan kreditu bereziaren bidez aldaketa egiteko 38/2016 espedientea.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluaren arabera, espediente horiek aurrekontuak bezala tramitatu eta onetsi behar dira, informazioari, erreklamazioari eta publizitateari buruzko tramite eta beharkizunei dagokienez. Aipatu legearen 202. artikuluan xedatutakoari jarraituz, osoko bilkuran hasiera batean onetsitako espedientearen iragarkia argitaratu zen 2016ko abenduaren 5eko Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Jendaurrean egoteko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, espedientea behin betiko onetsi da eta, 202.3 artikuluari jarraituz, argitara ematen da iragarkia.

GASTUAK goititzea:

PARTIDA

IZENA

BEHAR DEN
ZENBATEKOA

1 1330 6090001

San Juan kaleko aparkalekua

44.770,00 euro

GUZTIRA

44.770,00 euro

Aurreko kreditu aldaketak honako kontu-sail honen kargura FINANTZATUKO dira:

PARTIDA

IZENA

BEHAR DEN
ZENBATEKOA

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako

44.770,00 euro

GUZTIRA

44.770,00 euro

Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta ohartarazten da behin betiko onespen honen aurka ondoko bide hauetako bat erabil daitekeela:

A) Berraztertzeko errekurtsoa, Altsasuko Udaleko Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

B) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

C) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Altsasun, 2016ko abenduaren 29an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1615020