10. ALDIZKARIA - 2017ko urtarrilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABAIGAR

2017ko karga-tasak

Abaigarko Udalak, 2016ko abenduaren 28an egin osoko bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoa betetzeko, hau erabaki zuen:

a) Hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa %0,17 izanen da.

b) Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga ordainarazteko karga-tasa %2,27 izanen da.

c) Jarduera ekonomikoen gaineko zergarako 1,24 indizea ezarriko da.

d) Hiri-lurren Balio Igoeraren gaineko Zerga ordainarazteko karga-tasa %10,80 izanen da.

Erabaki horren aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

1. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo horretako Salari zuzendua edo Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, Administrazioarekiko Auzietako Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1. artikuluak aurreikusitako kasuetan, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; nolanahi ere, aitzinetik eta hautara, paratzen ahalko da berraztertzeko errekurtsoa egintza ebatzi duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, edo bertzenaz,

2. Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Abaigarren, 2016ko abenduaren 30ean.–Alkatea, José Luis Gómez Sarasua.

Iragarkiaren kodea: L1615008