10. ALDIZKARIA - 2017ko urtarrilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABAIGAR

2017ko aurrekontu orokor eta bakarra. Hasierako onespena

Abaigarko Udalak, 2016ko abenduaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2017ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.

Delako espedientea jendaurrean egonen da hamabost egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek azter dezaten eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten; aipatu epean inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, behin betiko onetsitzat joko da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 271. eta 276. artikuluetan ezarritakoarekin bat.

Abaigarren, 2016ko abenduaren 30ean.–Alkatea, José Luis Gómez Sarasua.

Iragarkiaren kodea: L1615004