10. ALDIZKARIA - 2017ko urtarrilaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

Laburpena, Hezkuntzako zuzendari nagusiak abenduaren 30ean emandako 579/2016 Ebazpenarena. Ebazpen horren bidez hezkuntza bereziko beken eta hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleendako laguntzen deialdia onesten da 2016-2017 ikasturterako.

Hezkuntza bereziko beken eta hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleendako laguntzen deialdia, 2016-2017 ikasturterako, onesten duen Hezkuntzako zuzendari nagusiaren abenduaren 30eko 579/2016 Ebazpenean ezarritakoarekin bat, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Deialdiaren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/eu/index): BDNS (identifikazioa): 327968.

Lehenbizikoa.–Beken onuradunak: hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleak, 2016-2017 ikasturtean Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe batean eskolatuak.

Laguntzak: hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleak, 2016-2017 ikasturtean Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe batean eskolatuak.

Bigarrena.–Xedea: behar duten eskatzaileei laguntza ematea 2016-2017 ikasturtean ikasketek sortutako gastua ordaintzeko.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak: oinarri arautzaileak Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritakoak dira.

Laugarrena.–Zenbatekoa. 180.000 euroko gehieneko gastua; horietatik, 165.000 euro Haur Hezkuntzarako, Lehen Hezkuntzarako eta Bigarren Hezkuntzarako, eta 15.000 euro derrigorrezkoaren ondoko hezkuntzarako.

Iruñean, 2016ko abenduaren 30ean.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Roberto Pérez Elorza.

Iragarkiaren kodea: F1700001