246. ALDIZKARIA - 2016ko abenduaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BIURRUN-OLKOTZ

Desgaitasuna duten pertsonei aparkatzeko txartelak
ematea arautzen duen ordenantza. Hasierako onespena

Biurrun-Olkozko Udalak, 2016ko abenduaren 17an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Desgaitasuna dutenendako aparkatzeko txartelak arautzen dituen udal ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta alegazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsi, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Biurrunen, 2016ko abenduaren 14an.–Alkatea, Pablo Labiano Jauregui.

Iragarkiaren kodea: L1614075