179. ALDIZKARIA - 2026ko irailaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

201/2026 EBAZPENA, abuztuaren 26koa, Azpiegituretako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez beste baimen bat ematen baitzaio Cordovillako Adériz Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari.

Ikusirik "Civitas Navarra" hezkuntza elkarteak (IFKa: G71501670), Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Adériz ikastetxe pribatuaren titularrak (ikastetxe-kodea: 31015169; helbidea: Traselarre kalea 1, Cordovilla), beste baimen bat eskatu duela, bere irakaskuntza eskaintzan Batxilergoko etapa gehitzeko eta baimendutako gehieneko edukiera handitzeko.

Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikasketak ematen dituzten ikastetxeen gutxieneko baldintzak ezartzen dituen otsailaren 12ko 132/2010 Errege Dekretuan xedatutakoa kontuan hartuta.

Nafarroako Foru Komunitatean araubide orokorreko irakaskuntza ez-unibertsitarioak ematen dituzten ikastetxe pribatuak baimentzeko prozedura ezarri zuen ekainaren 6ko 251/1992 Foru Dekretuaren III. tituluan xedatutakoari jarraikiz.

Ikusita Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuak eta Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak aldeko txostenak eman dituztela.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz, eta Hezkuntzako Teknologien eta IKT Azpiegituren Zerbitzuak proposaturik,

EBAZTEN DUT:

1. Beste baimen bat ematea Cordovillako Adériz Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari, Batxilergoko etapa gehitzeko eta baimendutako gehieneko edukiera handitzeko. Baimenak 2026-2027 ikasturtearen hasieratik izanen ditu ondorioak.

2. Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko ikastetxeen erregistroan inskribatuta geratuko diren ikastetxearen datuak honako hauek dira:

–Ikastetxearen titularra: "Civitas Navarra" hezkuntza elkartea (IFKa: G71501670).

–Ikastetxearen kodea: 31015169.

–Izen generikoa: Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua.

–Berariazko izena: "Adériz".

–Helbidea: Traselarre kalea 1, p. kd.: 31191.

–Herria: Cordovilla.

–Udalerria: Galar zendea.

–Baimendutako irakaskuntzak: Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoa.

–Baimendutako gehieneko osaera: Haur Hezkuntzako bigarren zikloko 6 unitate (gehienez ere 22 ikaspostu unitate bakoitzeko eta guztira 132 ikaspostu); Lehen Hezkuntzako 12 unitate (guztira 300 ikaspostu); Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 8 unitate (guztira 240 ikaspostu); eta Batxilergoko 4 unitate (guztira, 140 ikaspostu), Zientzien eta Teknologiaren modalitatean eta Giza eta Gizarte Zientzien modalitatean.

3. Titularrari gogoraraztea altzariak eta ekipamendua jarduera hasi aurretik jarri behar dituela ikasgeletan eta ikastetxeko beste espazio batzuetan, eta irakaskuntza-jarduerak garatzen diren espazio guztiek eta liburutegiak informazioaren eta komunikazioaren teknologietarako sarbidea izan beharko dutela, ikaspostuen kopuruari egokitutako kantitatean eta kalitatean, eta gaitasun desberdinak dituzten ikasleen ingurune digitaletarako irisgarritasuna bermatu beharko dela.

4. Ikastetxea, ondorio administratiboetarako, Iruñeko "Padre Moret-Irubide" Bigarren Hezkuntzako Institutuari atxikita egonen da.

5. Titularrari ohartaraztea ezen, eskolaren konfigurazioan aldaketaren bat egiteko, horren ondorioz ebazpen honen 2. atalean ezarritako erregistro datuak eta instalazioak aldatzen badira, Hezkuntza Departamentuari horren berri eman beharko zaiola, bat etorriz uztailaren 6ko 251/1992 Foru Dekretuaren III. tituluan ezarritakoarekin (251/1992 Foru Dekretua, Nafarroan araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeak baimentzeko prozedura arautzen duena).

6. Adieraztea baimena iraungi edo errebokatzen ahalko dela, aipatutako foru dekretuaren IV. tituluan jasotako kasuetan eta bertan ezarritako prozedura beteta.

7. Ebazpen hau ikastetxearen titularrari jakinaraztea, eta interesdunari ohartaraztea ezen haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

8. Ebazpen hau igortzea Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura; Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzura; Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzura; Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzura; Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzura; Hezkuntzako Informazio Sistemen Zerbitzura; Azterlan Ekonomikoen eta Ikastetxeen Finantzaketaren Zerbitzura; Hezkuntza Zerbitzuen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzura; Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Atalera; eta "Padre Moret-Irubide" Bigarren Hezkuntzako Institutura.

9. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2026ko abuztuaren 26an.–Azpiegituretako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusia, Luis Calatayud Yuste.

Iragarkiaren kodea: F2611615