165. ALDIZKARIA - 2016ko abuztuaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

1683/2016 EBAZPENA, abuztuaren 16koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana. Honen bidez 2016ko deialdia egiten da, Nafarroako Foru Komunitatean Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionaleko zenbait kualifikaziori lotuta dauden lanbide gaitasunak ebaluatu eta egiaztatzeko prozedurarako.

Abuztuaren 27ko 66/2014 Foru Dekretuaren 24. artikuluan (foru dekretu haren bidez ezarri ziren pertsonek lan-esperientzian edo prestakuntza bide ez-formaletan lortutako lanbide gaitasunak ebaluatzeko eta egiaztatzeko prozedura Nafarroako Foru Komunitatean ezartzeko arauak, eta horretaz arduratuko den antolaketa egitura finkatu zen) aipatzen den Egiaztapenerako Batzordeak proposatzen du deialdia egin dadila, 2016rako, Nafarroan kualifikazio hauei lotuta dauden lanbide gaitasunak ebaluatu eta egiaztatzeko prozedurarako:

Organismo kaltegarrien kontrolerako zerbitzuen kudeaketa eta izurrien kontrolerako zerbitzuak, sektore bati zuzendua, zeinari, biozida sektoreko halako lanbide batzuetan aritzeko legezko arautzeak lehentasunezko arreta ematen baitio, aipatu abuztuaren 27ko 66/2014 Foru Dekretuaren 3. artikuluan ezarritako irizpideen arabera.

Lorategi eta berdeguneak instalatu eta mantentzea. Industria ekipoetako eta sukaldeko mantentze-lanak eta muntaketa mekanikoa, eta Sukaldaritza, Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalean definitu bezala.

EBATZI DUT:

1. Honakoen lanbide kualifikazioei loturiko gaitasunak aitortu, ebaluatu eta egiaztatzeko prozedurarako deialdia onestea: organismo kaltegarriak kontrolatzeko zerbitzuen kudeaketaren, izurriak kontrolatzeko zerbitzuak, lorategi eta berdeguneak instalatu eta mantentzea, industria ekipoen mantentze-lanak eta muntaketa mekanikoa, eta sukaldaritza. Hauek dira deialdiaren oinarriak:

1.–Xedea eta aplikazio eremua.

Ebazpen honen xedea da lan esperientziaz edo bestelako bide ez-formal eta informaletatik lortutako lanbide gaitasunak aitortu, ebaluatu eta egiaztatzeko 2016ko deialdia arautzea Nafarroako Foru Komunitatean, 1. eranskinean ezarri diren jarraibideen arabera. Prozedura horretan ebaluatuko diren gaitasun unitateak 2a) eranskinean adierazitakoak dira.

2.–Prozedurarako laguntza.

Egiaztapenerako batzordeak koordinatuko ditu aitortza prozeduraren estrategia- eta antolakuntza-alderdiak.

3.–Datuak babestea.

1. Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoarekin bat, parte-hartzaileek inprimakien bidez ematen dituzten datuak Nafarroako Gobernuko fitxategietan sartuko dira, prozedura honen ondorioz sor daitezkeen onarpen agiriak kudeatzeko eta horien lanketa estatistikoa egiteko.

2. Berariaz horrela adierazten duten pertsonek kontra egiten ahalko diote beren datuen tratamenduari, beren egoera pertsonal zehatzari lotutako arrazoi sendoak eta bidezkoak badituzte.

2. Aholkularitza eta ebaluazio faseen garapena, gehienez ere 41.000 euroko zenbatekoarekin, aurrekontuko “Lan esperientziaren bidez lortutako lanbide gaitasunak egiaztatzeko prozeduren garapena. Konferentzia Sektorialaren bidez kofinantzatua” izeneko 950002 96200 2276 242100 kontu-sailaren kargura finantzatuko da. Ez da inola ere gaindituko 6.000 euroko zenbatekoa aholkulari edo ebaluatzaile bakoitzeko.

3. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau eta bere eranskinak igortzea Lanbide Gaitasunak Garatzeko Zerbitzura, Hezkuntza Departamentuko Lanbide Heziketaren Zerbitzura eta deialdian jasotako kualifikazioetarako erreferente diren ikastetxe ofizialetara (2a eranskina).

Iruñean, 2016ko abuztuaren 16an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Paz Fernández Mendaza.

1. ERANSKINA

Jarraibideak

I.–Aurreinskripzioa eta onarpena.

1. Informazioa.

a) Nafarroako Gobernuaren zerbitzuen atarian emanen da deialdiaren nondik norakoei buruzko informazioa. http://www.navarra.es/home_es/Servicios/buscador/

b) Halaber, Hezkuntza Departamentuak eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuak egiaztapen prozedurari buruzko informazioa emanen dute, zeinek bere web orrian:

• Kualifikazioen Sistema Nazionala Nafarroan.

(http://cualificaciones.educacion.navarra.es/):

• Nafarroako Enplegu Zerbitzua.

(http://www.navarra.es/home_es/Temas/Empleo+y+Economia/Empleo/Formacion/Acreditacion+de+la+experiencia+laboral/Default.htm)

2. Parte hartzeko baldintzak.

Arau honetan arautzen den lanbide gaitasuna ebaluatu eta egiaztatzeko prozeduran parte hartu ahal izateko, prozeduran parte hartu nahi dutenek uztailaren 17ko 1224/2009 Errege Dekretuaren 11. artikuluko baldintzak bete beharko dituzte.

a) Espainiako nazionalitatea izatea, edo Europar Batasuneko herritartasunaren erregistro-ziurtagiria nahiz Europar Batasuneko herritar baten ahaidearen txartela lortu izana, edo baimen indarduna izatea Espainian bizitzeko, edo Espainian bizi eta lan egiteko, atzerritarrei eta immigrazioari buruzko Espainiako araudian ezarritako moduan.

b) Izena emateko azken eguna baino lehen 20 urte beteak izatea, II. mailako kualifikazioei dagozkien gaitasun unitateen kasuan.

c) Egiaztatu beharreko lanbide gaitasunekin zerikusia duen lan esperientzia eta/edo prestakuntza izatea:

Lan esperientziaren kasuan, frogatu behar da azken 10 urtean gutxienez 3 urte egin direla, eta guztira 2.000 lanordu, egiaztatu behar den gaitasun unitateari lotuta dagoen kualifikazioan zehaztutako lanbide eta funtzio ingurunean.

Prestakuntzaren kasuan, frogatu behar da egiaztatu beharreko kualifikazioarekin zerikusia duen 300 orduko prestakuntza egin dela azken 10 urtean. Egiaztatu nahi diren gaitasun unitateek ez badute osotara kualifikazioa osatzen, prestakuntzako gutxieneko ordu kopurua frogatu beharko da gaitasun unitate bakoitzeko, gaitasun unitate horrekin lotutako prestakuntza modulurako ezarritako ordu kopurua adinakoa.

Matrikulatuta ez egotea, ebaluazio fasean behin betiko izen-ematea egin behar den unean, egiaztatu beharreko gaitasun unitateari lotutako prestakuntza jasotzen duen prestakuntza eskaintza arauturen batean, eta ebaluatu eta egiaztatu beharreko gaitasun unitatea jasotzen duen profesionaltasun ziurtagiri baterako ikastaroren bat egiten ez aritzea.

2) Gaitasun unitate bereko beste egiaztapen deialdi batean onartua ez egotea.

3. Lan esperientziari eta prestakuntzari buruzko baldintzak nola frogatu.

Lan esperientziaren gaineko baldintzak, aurreko puntuan aipatutakoak, agiri hauen bidez frogatuko dira:

a) Besteren konturako langileen kasuan:

1. Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorraren, Itsasoko Gizarte Institutuaren edo hautagaia afiliatuta dagoen lan mutualitatearen ziurtagiria. Ziurtagiri horrek enpresa, lan kategoria (kotizazio taldea) eta kontratazio aldia jaso behar ditu. Behar izatera, Europar Batasuneko herrialderen bateko ziurtagiri baliokideak.

2. Lan esperientzia lortu duten enpresaren edo enpresen ziurtagiria, bertan datu hauek ageri direla: kontratuaren iraupena, egindako lanak eta zenbat denbora egin duen lan horietan, 2d) eranskineko ereduari jarraikiz. Agiri horiek lortzerik ez badago, hautagaiak, haien ordez, lan kontratua edo lan motari buruzko zinpeko aitorpena aurkezten ahalko du, 2e) eranskineko ereduari jarraikiz.

b) Langile autonomoen edo norberaren konturako langileen kasuan:

1. Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak edo Itsasoko Gizarte Institutuak emandako ziurtagiria, hautagaia Gizarte Segurantzan dagokion araubide berezian afiliatuta egondako aldiei buruzkoa.

2. Egindako lanaren azalpena, eta zenbat denboran egin den, 2e) eranskinean ezarritako ereduari jarraikiz.

c) Langile boluntarioen edo bekadunen kasuan:

Zerbitzuak zer erakundetan eman diren, hark emandako ziurtagiria, berariaz adierazita honako hauek: betetako jarduerak eta eginkizunak, zer urtetan bete diren eta lanaldi osoko egun kopuru zehatza edo, hala badagokio, horietan emandako ordu kopuru zehatza, 2f) eranskineko ereduari jarraikiz.

Prestakuntzari buruz 2. jarraibidearen 2. atalean aipatzen diren baldintzak frogatzeko, agiri bat aurkeztuko da. Bertan adieraziko da hautagaiak baduela egiaztatu beharreko gaitasun unitateekin zerikusia duen prestakuntza, eta datu hauek jasoko dira, gutxienez:

–Prestakuntzaz arduratuko den zentro, entitate edo administrazioaren datuak.

–Prestakuntza noiz jaso den.

–Ikaslearen datu pertsonalak.

–Ikastaroaren edukia.

–Prestakuntza orduen kopurua.

–Zentro edo entitateko arduradunaren sinadura eta zigilua.

Prozeduran sartzeko aurreko dokumentazioa baloratzeko mugaeguna ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den eguna izanen da.

Nafarroako Foru Komunitatean ofiziala ez den hizkuntza batean luzatutako agirien itzulpen ofiziala edo zinpekoa eskatzen ahalko da.

Deialdi honetako “Organismo kaltegarrien kontrolerako zerbitzuen kudeaketa” eta “Izurrien kontrolerako zerbitzuak” lanbide-profilak egiaztatzeko prozeduretan parte hartu nahi dutenek bakoitza bere aldetik aurkeztu beharko dute bakoitzerako eskatzen den dokumentazioa.

4. Deialdiko plazak eta onartzeko irizpideak.

Prozedura honen deialdia egiten da 2a) eranskinean adierazten diren lanbide profilentzat, tokientzat eta plaza kopuruentzat. Deialdi honek diru-izendapen handiagoa badu hurrengo aurrekontu ekitaldietan, plaza kopurua handitzen ahalko da. Hala bada, aldez aurretik, behar den denboraz adieraziko zaie itxaron zerrendako pertsonei, puntuazio ordenari jarraikiz.

Eskatzaileak eskaintzen diren plazak baino gehiago badira, onarpen irizpide hauek aplikatuko dira:

a) Lehentasunezko talde bat eginen da gaitasun unitateen arloan egiaztatutako lan esperientzia duten langileekin, 3. jarraibidean ezarritakoari jarraikiz. Deialdi honen aurreko hamar urteetan bi urtez gutxienez jarduera Nafarroako enpresetan egin behar izan dute. “Organismo kaltegarrien kontrolerako zerbitzuen kudeaketa” eta “Izurrien kontrolerako zerbitzuak” kualifikazioetan, kontuan hartuko dira Nafarroako Osasun Publikoaren Institutuko Establezimendu eta Zerbitzu Bioziden Erregistroan, Zerbitzuen Ataleko B eta C adarretan inskribatutako enpresak.

Bigarren lehentasun-taldean sartuko dira gaitasun unitateen arloan egiaztatutako lan esperientzia duten langileak, baina aurreko baldintza betetzen ez dutenak.

Hirugarren lehentasun-talde batean sartuko dira nahikoa lan esperientzia frogatu ez baina boluntario edo bekadunen esperientzia aurkezten dutenak.

Azkenik, laugarren lehentasun-ordenak kontuan hartuko du prozedura honetan sartzeko prestakuntza baldintza baizik betetzen ez duten eskatzaileen taldea.

b) Organismo kaltegarriak kontrolatzeko zerbitzuak kudeatzeko kualifikazioaren kasuan, borzgarren lehentasun ordenan sartuko dira arduradun tekniko gisa lanbidean aritzeko gaitasuna ematen dien titulazioaren jabeak, Biozidarekiko tratamenduak egiteko gaitasunaren araudia ezartzen duen ekainaren 25eko 830/2010 Errege Dekretuaren 5. artikuluan ezarritakoari dagokionez.

c) Lehenbiziko, bigarren, hirugarren eta borzgarren lehentasun taldeetako hautagaiak ordenatzeko, hautagai bakoitzari puntu bat emanen zaio lan egindako edo, boluntario nahiz bekadun gisa, zerbitzuan aritutako urte bakoitzeko, eta modu proportzionalean kontatuko dira zatiki laburragoak, egun bat artekoak. Lanean edo zerbitzuan aritutako aldia orduka adierazten bada, baliokidea kalkulatuko da urtetan edo zatikitan, lanbide sektore bakoitzeko hitzarmenetan indarra duen urteko lanaldia aplikatuz. Halaber, 0,2 puntu emanen dira egiaztatze esparruko lanbide sektorearekin lotutako prestakuntzan (ikastaroak edo titulazioak) egindako 100 orduko, gehienez ere puntu bat egin arte.

d) Prestakuntza arloko baldintzak betetzeagatik onartuak izan daitezela eskatzen duten hautagaiak ordenatzeko, 0’2 puntu emanen zaie 100 prestakuntza ordutik, eta aldi horren zatikiak, ordu bat artekoak, modu proportzionalean kontatuko dira.

e) Halaber, boluntario/bekadun esperientzia izateagatik aurreinskripzioa eskatzen duten pertsonei langile gisa duten lanbide esperientzia hartuko zaie aintzat. Prestakuntza baldintza betetzeagatik aurreinskripzioa eskatzen duten pertsonei langile edo boluntario gisa duten lanbide esperientzia hartuko zaie aintzat. Kasu bietan, jarraibide honen c) atalean ezarritako irizpide berak aplikatuko dira.

f) Hautagaien artean berdinketarik bada, irizpide hauek aplikatuko dira, bata bertzearen ondotik:

–Egiaztapen prozeduraren xedeko gaitasun unitateen esparruan, azken hamar urteetan, esperientziarik gehien egiaztatua izatea.

–Hautagaia adinez helduena izatea.

–Zozketa.

g) Hautagai batek justifikatutako arrazoirik gabe uko egiten badio ebazpen honetan araututako antzeko egiaztapen deialdi bateko plaza bati, hautagaien zerrendatik baja emanen zaio automatikoki.

5. Aurreinskripzioa eta dokumentazioa.

Aurreinskripzioa Nafarroako Gobernuaren erregistro orokorreko bulegoetan egin beharko da, 2c) Eranskinean ageri direnetan, ezartzen diren egunetan; informazio hori Nafarroako Gobernuko Zerbitzuen atarian ikusten ahalko da, deialdi honen 1. eranskineko I. atalean adierazitakoan. Aurreikuspenen arabera abuztuaren 29tik irailaren 2ra bitarte izanen da, biak barne, eta dokumentazio hau aurkeztu beharko da:

–Aurreinskripzioaren eskabidea –2g) eranskina–.

–NANaren, AIZren edo, hala behar denean, pasaporte edo indarreko egoiliar-txartelaren fotokopia.

–Lan esperientzia, boluntario lanak eta prestakuntza frogatzeko agiriak, hirugarren jarraibidean adierazitakoari jarraikiz.

6. Hautagaien onarpena.

a) Prozedura hasi aurretik onarpen prozesua eginen da, parte-hartzaileak hautatzeko. Onarpen Batzordeak beteko du onartze prozesua. Abuztuaren 27ko 66/2014 Foru Dekretuaren 14. artikuluan ezartzen dira haren ezaugarri eta eginkizunak.

b) Eskabideak aurkezteko epea amaitu eta hamabost egunera onartuen eta ez onartuen zerrenda jarriko da jendaurrean Nafarroako Gobernuko Zerbitzuen Atariko web orrian. Baztertzearen arrazoia adieraziko da zerrenda horretan, behar denean (2h eranskina).

c) Onartutakoen zerrendaren kontrako erreklamazioa egin nahi izanez gero, idazkia aurkeztu beharko da Iturrondo Prestakuntza Zentroan (Atarrabiako etorbidea, 1. Burlata), dagokion onarpen batzordeari zuzendua, hiru egun balioduneko epean, behin-behineko zerrendak argitaratu eta biharamunetik hasita.

d) Onarpen batzordeak erreklamazio horiek ebatziko ditu, eta onartuen behin betiko zerrenda jendaurrean jarriko du behin-behineko zerrenda argitaratu eta astebeteko epean.

e) Onarpen batzordearen erabakiaren aurka gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko da, Eskubide Sozialetako kontseilariari zuzendua, jarraibide honen aurreko lerroaldean aipatzen den behin betiko zerrenda argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Onarpen zerrendek indarra izanen dute harik eta prozedura arautzen duen beste deialdi batek kontrakoa adierazi arte.

7. Aholkularitza eta ebaluazio faseetarako izena ematea.

Plaza duten hautagai onartuek 2a) eranskinean adierazten diren zentro ofizialetan egin beharko dute gaitasunak ebaluatu eta egiaztatzeko prozesuko inskripzioa; bi fase hauek izanen ditu:

–Aholkularitza faserako izena ematea: behin betiko zerrenda argitaratu ondoko lau egunetan eginen da, 2i) eranskinean dagoen eredua erabiliz. Izena emateko prozesuan, aurkeztutako agiriak hautagaiek aurkeztu beharreko ziurtagiri eta agiri ofizialekin erkatuko dira. Aholkularitza fasean izena emateko, kontzeptu horri dagozkion tasak ordainduko dira.

–Ebaluazio faserako inskripzioa: hautagaiak aholkularitza fasea behin bukatutakoan eginen da, eta, nolanahi ere, 2016ko azaroaren 7a baino lehen, 2j) eranskinean dagoen eredua erabiliz. Ebaluazio fasean izena emateko, kontzeptu horri dagozkion tasak ordainduko dira.

Onartuek, arrazoirik gabe, edozein fasetan inskripzioa formalizatzen ez badute horretarako epean, egiaztatzeko prozedura honetan parte hartzeko eskubidea galduko dute, eta onartuen zerrendan baja emanen zaie automatikoki. Itxaron zerrendan daudenekin beteko dira zerrendan izandako hutsuneak.

II.–Ebaluazio eta egiaztapen prozedura.

8. Prozeduraren faseak.

Abuztuaren 27ko 66/2014 Foru Dekretuaren 15. artikulutik 18.era aurreikusitakoaren arabera gauzatuko da lanbide gaitasuna ebaluatu eta aitortzeko prozesua.

Aholkularitza eta ebaluazio faseak 2016ko urriaren 1etik abenduaren 15era bitarte eginen dira.

Aholkularitza fasea azaroaren 7 baino lehen bukatu beharko da.

Behar bezala gaitutako aholkulariek eta ebaluatzaileek gauzatuko dituzte bi faseak.

9. Gaitasunaren balorazioa.

a) Ebaluazio Batzordeak, ebaluazio tresnak eta ebaluatzaileek egindako jarduketak oinarri hartuta, gaitasunaren balorazioa eginen du hautagai bakoitzak erakutsitako frogen gainean. Gaitasunaren balorazioa modu dikotomikoan adieraziko da: gaitasun egiaztatua edo gaitasun egiaztatugabea, 2k) eranskineko ereduaren arabera.

b) Aurreko puntuan azaldutako prozesurako ebaluazio erreferenteak ebaluatu beharreko gaitasun unitateak izanen dira, dagozkien lanbide errealizazioekin, errealizazio irizpideekin eta lanbide inguruneekin.

c) Gaitasunaren balorazioa adierazten duen agiria hautagaiari helaraziko zaio, emaitzen konfidentzialtasuna bermatuko duen prozedura erabiliz.

d) Lan esperientziaz edo prestakuntza bide ez-formaletatik eskuratutako lanbide gaitasunak ebaluatu eta egiaztatzeko prozedura osoa bukatutakoan, prozedura horretan parte hartutako pertsona guztiei idazkia bidaliko zaie kasuan kasuan jasoko dituena prestakuntzarako gero dauden aukerak eta egiaztatzeko prozeduraren amaiera.

10. Erreklamazioak.

a) Ebaluazio batzordearen erabakien kontrako erreklamazioak idatziz aurkeztuko dira, hasiera batez batzordeari berari zuzenduta, eta 2l) eranskineko ereduan eginen dira. Erreklamazio hori kasuan kasuko zentro ofizialean aurkeztuko da, ebaluazioaren emaitza hautagaiari jakinarazi ondoko hiru egun balioduneko epean. Ebaluazio Batzordeak hiru egun balioduneko epean ebatziko du, erreklamazioa aurkeztu eta biharamunetik hasita.

b) Ebaluazio Batzordearen erabakiaren kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean, Eskubide Sozialetako kontseilariari zuzendua, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitako moduetako edozein erabiliz.

III.–Egiaztapena eta erregistroa.

11. Gaitasuna egiaztatzea eta erregistratzea.

Ebaluazio positiboa lortzen dutenei kasuan kasuko gaitasun unitatearen edo unitateen egiaztapena emanen zaie. Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuari dagozkio egiaztatzeak ematea eta erregistratzea, abuztuaren 27ko 66/2014 Foru Dekretuaren 19. artikuluan aurreikusitakoarekin bat.

2a) ERANSKINA

Gaitasunak ebaluatu eta egiaztatzeko deialdi honen xede diren gaitasun unitateak,
kualifikazioak eta profesionaltasun ziurtagiriak.

LANBIDE
ARLOA

KUALIFIKAZIOAK

GAITASUN UNITATEAK

ZENTRO OFIZIALAK

LANPOSTU KOP.

PROFESIONALTASUN
ZIURTAGIRIAK

Segurtasuna eta Ingurumena

SEA028–2 Izurriak kontrolatzeko zerbitzuak.

UC0075–2: Lanpostuan lan arriskuei aitzintzeko neurriak hartzea.

UC0078–2: Izurriak kontrolatzeko bitartekoak eta produktuak prestatzea eta garraiatzea.

UC0079–2: Izurriak kontrolatzeko bitartekoak eta produktuak erabiltzea.

CI ESTNA

Irunlarrea, 3.

(Nafarroako Ospitaleko esparrua)

Tel.: 948 198698

20

Izurriak kontrolatzeko zerbitzuak

SEA251–3 Organismo kaltegarriak kontrolatzeko zerbitzuen kudeaketa.

UC0799–3: Organismo kaltegarriak kontrolatzeko prozesuen dokumentuen kudeaketa egitea.

UC0800–3: Organismo kaltegarriak kontrolatzeko abiaburuko egoeraren araberako plana ezartzea eta hura gauzatzen dela gainbegiratzea.

UC0801–3: Bioziden, produktu fitosanitarioen eta horiek erabiltzeko behar diren baliabideen biltegiratzea eta garraioa antolatzea.

UC0802–3: Lan eta ingurumeneko arriskuei aitzintzeko neurriak hartzea, organismo kaltegarriak kontrolatzeko zerbitzuak ematean.

CI ESTNA

Irunlarrea, 3.

(Nafarroako Ospitaleko esparrua)

Tel.: 948 198698

10

Organismo kaltegarriak kontrolatzeko zerbitzuen kudeaketa.

LANBIDE
ARLOA

KUALIFIKAZIOAK

GAITASUN UNITATEAK

ZENTRO OFIZIALAK

LANPOSTU KOP.

PROFESIONALTASUN
ZIURTAGIRIAK

Nekazaritza

AGA168–2 Lorategi eta berdeguneak instalatu eta mantentzea.

UC0531–2 Barnealdeko eta kanpoko lorategiak eta berdeguneak instalatzea..

UC0532–2 Barnealdeko eta kanpoko lorategiak eta berdeguneak mantentzea eta hobetzea.

UC0525–2 Izurriak, gaixotasunak, belar gaiztoak eta fisiopatiak kontrolatzea.

UC0526–2: Traktoreak erabiltzea eta nekazaritzako instalazioak muntatzea, eta horien mantentze lanak egitea.

Agroforestal IB

Atarrabiako etorbidea, 55.

31015 Iruña

948 136609

40

Lorategi eta berdeguneak instalatu eta mantentzea.

LANBIDE
ARLOA

KUALIFIKAZIOAK

GAITASUN UNITATEAK

ZENTRO OFIZIALAK

LANPOSTU KOP.

PROFESIONALTASUN
ZIURTAGIRIAK

Ostalaritza eta Turismoa.

HOT093–2 Sukaldaritza.

UC0711–2 Ostalaritzan segurtasunerako, higienerako eta ingurumen babeserako arauak betez jardutea.

UC0259–2 Eskaintza gastronomiko errazak definitzea, hornikuntza egitea eta kontsumoak kontrolatzea.

UC0260–2 Mota guztietako elikagaien aurretiazko elaborazioa eta kontserbazioa egitea.

UC0261–2 Aplikazio anitzeko oinarrizko elaborazioak eta oinarrizko platerak prestatzea.

UC0262–2 Espainiako eskualdeetako sukaldaritzako eta nazioarteko sukaldaritzako jaki adierazgarrienak prestatu eta aurkeztea.

IBAIALDE BHI

Ermitako kalea 28

31600 Burlata

948-136628

20

Sukaldaritza.

LANBIDE
ARLOA

KUALIFIKAZIOAK

GAITASUN UNITATEAK

ZENTRO OFIZIALAK

LANPOSTU KOP.

PROFESIONALTASUN
ZIURTAGIRIAK

Instalazioa eta Mantentze-lanak

IMA041–2 Industria ekipoaren muntaketa mekanikoa eta mantentze-lanak.

UC0116–2 Makineria eta ekipamendu mekanikoa muntatu eta mantentzea.

UC0117–2 Produkzio linea automatizatuen sistema mekaniko hidrauliko eta pneumatikoak mantentzea.

VIRGEN DEL CAMINO IIP

Imarkoain kalea, 1

31015 Iruña

948-13-66-11

20

Industria ekipoaren muntaketa mekanikoa eta mantentze-lanak

2 c) eranskina

Nafarroako Gobernuaren erregistro orokorraren bulegoak

Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 14:30era.

–Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentua. Erregistro Orokorra. Karlos III.aren etorb., 2. Iruña.

–Lehendakaritza eta Justizia Zuzendaritza Nagusia. Iratxeko monasterioaren kalea, 22. Iruña.

–Nafarroako Larrialdietako Agentzia. Agoitz kalea, 35 bis, 3. solairua. Iruña.

–Segurtasun Politikak Garatzeko Zerbitzua. Zaragozako errepidea, 3,5. km. Cordovilla.

–Nafarroako Segurtasun Eskola. Zaragozako errepidea, 9. km. Beriain.

–Nafarroako Administrazio Auzitegia. Iturrama kalea, 10. Iruña.

–Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentua. Karlos III.aren etorbidea, 4, 6. solairua. Iruña.

–Nafarroako Zerga Ogasuna. Ezkirotz kalea, 16. Iruña.

–Tuterako Lurralde Bulegoa. Antso Azkarraren plaza, 8 Tutera.

–Tafallako Lurralde Bulegoa. Teófano Cortés plaza, 7. Tafalla.

–Lizarrako Lurralde Bulegoa. Koroatze plaza, 2. Lizarra.

–Industria, Enpresa eta Enplegu Departamentua. Tomás Caballero parkea, 1 Iruña.

–Lan Zerbitzua. Tomás Caballero parkea, 1 Iruña.

–Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentua. Navarreria kalea, 39. Iruña.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentua. González Tablas, 9. Iruña.

–Toki Administrazioa. Arrieta kalea, 12. Iruña.

–Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentua. Santiago kalea, 55. Elizondo.

–Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentua. Santa Barbara kalea, 2. Lizarra.

–Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentua. Trinitate kalea, 24. Irurtzun.

–Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentua. Valle de Orba kalea, 34. (EVENA eraik.). Erriberri.

–Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentua. Santa Gemma kalea, 89. San Adrián.

–Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentua. Irunberriko etorbidea, 13 Zangoza.

–Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentua. Nafarroa Behereko etorbidea, 14. Tafalla.

–Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentua. Aranaz y Vides kalea, 11. Tutera.

–Hezkuntza Departamentua. Santo Domingo aldapa, z.g. Iruña.

–Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutua. Biurdana kalea, 1, 1. solairua. Iruña.

–Osasunbidea- Nafarroako Osasun Zerbitzua-Armada etorbidea, 2. Iruña.

–Iruñeko Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua. Leire kalea, 15. Iruña.

–Iruñeko Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua. Landaben industrialdea, E eta F kaleak. Iruña.

–Gizarte Politiketako Departamentua. González Tablas kalea, 7. Iruña.

–Kontsumo eta Arbitraje Zerbitzua. Amaia kalea, 2. Iruña.

–Pertsonen Autonomiarako Nafarroako Agentzia. González Tablas kalea, 7. Iruña.

–Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutua. Arrieta kalea, 25. Iruña.

–Nafarroako Familiarako eta Berdintasunerako Institutua. Karlos III.aren etorbidea, 36, 2. esk. Iruña.

–Familiako eta Haur eta Nerabeentzako Arretako Zuzendariordetza. Abejeras, 5 bis, 7. eta 9. solairuak. Iruña.

–Sustapen Departamentua. San Ignazio etorbidea, 3. Iruña.

–Lurraldearen Antolamendua, Mugikortasuna eta Etxebizitza. Alondegi kalea, 1. Iruña.

Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 18:30era. Larunbatetan, 9:00etatik 14:00etara.

–Herritarrei Arreta Emateko Bulegoa. Foruen plaza, 5-6. Tutera.

2 d) Eranskina

Enpresaren ziurtagiria.

2 e) Eranskina

Besteren konturako langileentzako edo langile autonomoentzako zinpeko aitorpena.

2 f) Eranskina

Ziurtagiria langile boluntario edo bekadunentzat.

2 g) Eranskina

Aurreinskripzioa egiteko eskabidea, lanbide gaitasuna ebaluatu eta egiaztatzeko prozedurarako.

2 h) ERANSKINA

Onarpen batzordearen akta.

2 i) eranskina

Gaitasuna ebaluatu eta egiaztatzeko prozeduraren aholkularitza fasean inskribatzeko inprimakia.

2 j) eranskina

Gaitasuna ebaluatu eta egiaztatzeko prozeduraren ebaluazio fasean izena emateko formularioa.

2 k) eranskina

Lanbide gaitasunaren banakako balorazioaren akta.

2 l) eranskina

Gaitasunaren balorazioa berrikusteko eskaera.

Deskargatu beharreko artxiboak PDF formatuan daude.

Iragarkiaren kodea: F1609572