1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
LANDA GARAPENEKO, INGURUMENEKO ETA TOKI ADMINISTRAZIOKO DEPARTAMENTUA. Arga-4 sektoreko (Azkoien) ureztaketa. Ingurumen ukipenen azterlana jendaurrean jartzeko tramitearen jakinarazpena.
Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 35. artikuluan xedatutakoa betez, behean aipatzen den espedientea jendaurrean egonen da, jendea hartzeko orduetan, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko bulegoetan (Iruñeko González Tablas kalea, 9), Azkoiengo udaletxean eta Nafarroako Gobernuko Irekiaren helbidean: https://gobiernoabierto.navarra.es/es/participacion/procesos-de-participacion/propuestas-gobierno/estudio-afecciones-ambientales-del Jendaurreko aldia hogeita hamar egun baliodunekoa izanen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera, eta epe horretan edozein interesdunek espedientea kontsultatu eta, hala badagokio, egokiak iruditzen zaizkion alegazio, iradokizun edo oharrak egiten ahalko ditu.
Aditzera ematen den egintza: Ingurumen ukipenetarako baimena.
Jarduera: Arga 4-XXII. Sektorean eta haren adarrean lurzatien berrantolamendua egitea eta ureztaketa modernizatzea. Ingurumen ukipenen azterlana (2016ko uztaila).
Sustatzailea: Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzua (Nafarroako Gobernua).
Udalerria: Azkoien.
Iruñean, 2016ko abuztuaren 17an.–Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.
Iragarkiaren kodea: F1609602