156. ALDIZKARIA - 2016ko abuztuaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

LANDA GARAPENEKO, INGURUMENEKO ETA TOKI ADMINISTRAZIOKO DEPARTAMENTUA. Berriro argitaratzea Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren ekainaren 30eko 722/2016 Ebazpena.

142. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 22koan, ekainaren 30eko 722/2016 Ebazpena argitaratu zen. Haren edukiak ez du bat egiten onetsitako testuarekin eta, beraz, testu zuzena argitaratzen da.

“722/2016 Ebazpena, ekainaren 30ekoa, Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana. Honen bidez deialdia onetsi eta salbuespeneko laguntzak arautzen dituzten oinarriak ezartzen dira toki entitateen titulartasuneko nekazaritzako azpiegitura publikoak konpontzeko, 2015eko lehen hiruhilekoan euri-jasek eta uholdeek kaltetu zituztenak.

2015eko lehenengo hiruhilekoan euri-jasak izan ziren Nafarroako zenbait herritan, eta uholdeak ekarri zituzten, bai eta, ondorioz, azpiegituretako kalteak ere, batik bat Ebro, Aragoi, Arga, Ega, Alhama, Linares eta Odrón ibaien arroetan. Euri horiek lur saturatuetan bota zituen. Hori dela eta, euri gehiena lur azalaren gaineko jariatzeetatik bideratu zen. Horrek ekarri zuen lehen aipatutako Nafarroako ibai nagusiek gainezka egitea. Halaber, uharrak sortu ziren hainbat herritan, labore lurrak hartu eta azpiegitura publikoetan munta handiko kalteak eragin zituztenak.

Azpiegitura horien titularrak diren entitateek ezinezkoa dute konponketa-obren kostua beren gain hartzea oso-osorik, gaur egun zailtasun ekonomikoak dituztelako.

Nafarroako Gobernuak 2015eko maiatzaren 20an hartutako Erabakiaren bidez jarduketa plan bat onetsi zen 2015eko urtarrileko, otsaileko eta martxoko euriek, elurrak eta uholdeek Nafarroako Foru Komunitatean eragindako kalteak konpontzeko. Plan hori lagungarria izanen da kaltetutako eremuetan normaltasuna berreskuratzeko, eta ahalmena ematen dio Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari ezar dezan, foru agindu baten bidez, ukitutako zein udalerri eta kontzejutan aplikatuko diren jarduketa plan honetako neurriak.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren maiatzaren 15eko 186/2015 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Foru Komunitatean 2015eko urtarrilean, otsailean eta martxoan eurite, elurte eta uholdeen kalteak jasan dituzten udalerrien zerrenda onetsi zen. Honako hauek dira:

Abartzuza, Aberin, Allin, Allo, Altsasu, Ameskoabarren, Andosilla, Antzin, Arakil, Aranaratxe, Arano, Arantza, Areso, Arguedas, Aria, Aribe, Arruazu, Atarrabia, Atetz, Azagra, Azkoien, Azuelo, Bakaiku, Barañain, Barasoain, Barbarin, Barillas, Baztan, Beintza-Labaien, Bera, Beraskoain, Berbintzana, Bidaurreta, Buñuel, Burlata, Cabanillas, Cadreita, Cárcar, Cascante, Castejón, Cintruénigo, Corella, Cortes, Deierri, Deikaztelu, Elizagorria, Ergoiena, Esteribar, Etxarri, Etxarri Aranatz, Etxauri, Ezkabarte, Ezkurra, Faltzes, Fontellas, Funes, Fustiñana, Galar, Gares, Garralda, Goizueta, Iguzkitza, Imotz, Iruña, Iturmendi, Itza, Lakuntza, Lantz, Larraga, Larraun, Legaria, Leitza, Lekunberri, Lerga, Lerin, Lesaka, Lizarra, Lodosa, Longida, Los Arcos, Mendabia, Mendaza, Mendigorria, Metauten, Milagro, Mirafuentes, Miranda Arga, Morentin, Mues, Murieta, Nazar, Oko, Olazti, Oltza, Orbaizeta, Orbara, Oteitza, Otsagabia, Piedramillera, Puiu, Ribaforada, San Adrián, Sartaguda, Sorlada, Sunbilla, Tafalla, Tirapu, Torralba del Río, Txulapain, Tutera, Uharte, Uharte Arakil, Uxue, Urdiain, Valtierra, Viana, Zabaltza, Zare, Ziritza, Zúñiga.

Espainiako Gobernuak, martxoaren 6ko 2/2015 Errege Lege-dekretuaren bidez, premiazko neurriak hartu ditu aipatu egunetan Ebroren arroko ibaiek gainezka egitean uholdeek sortutako kalteak konpontzeko. Hain zuzen ere, horixe da jarduketa multzoaren helburua.

2/2015 Errege Lege Dekretuaren 2.4 artikulua garatzeko, apirilaren 17ko INT/673/2015 Agindua argitaratu zen apirilaren 18ko 93. Estatuko Aldizkari Ofizialean, eta maiatzaren 21eko INT/936/2015 Agindua, berriz, maiatzaren 23ko 123. Estatuko Aldizkari Ofizialean. Horien bidez, batetik, zehaztu zen zer udalerriri aplikatuko zaizkion martxoaren 6ko 2/2015 Errege Lege Dekretuan aurreikusitako neurriak, eta, bestetik, neurriak hartu ziren 2015eko urtarrilean, otsailean eta martxoan izandako uholdeek sortutako kalteak eta euri, elur eta haize erauntsiek sortutako beste ondorio batzuk konpontzeko.

Bestalde, laguntza horiek azkarrago ematen direla bermatzeko asmoz, Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako Ministerioren jarduketa eremu materialaren barrenean, urtarrilaren 21eko HAP/196/2015 agindua argitaratu zen 2015eko 37. Estatuko Aldizkari Ofizialean, otsailaren 12an. Haren bidez, oinarri arautzaileak onetsi ziren udalen eta mankomunitateen titulartasuneko azpiegiturak, ekipamenduak eta instalazio eta zerbitzuak eta probintzietako diputazioen, uharteetako kabildo edo kontseiluen eta probintzia bakarreko autonomia erkidegoen bide sareak, hondamendi naturalen ondorioz kaltetuak, konpondu edo lehengoratzeko obrak egitea helburu duten diru-laguntzak emateko.

Administrazio Publikoetako Estatu Idazkaritzaren 2015eko abenduaren 29ko Ebazpenaren bidez, diru-laguntzen deialdia egin zen udalen azpiegituretako kalteak eta martxoaren 6ko 2/2015 Errege Lege Dekretuan aurreikusitako toki entitateen bide sarekoak konpontzeko.

Espainiako Gobernuak abian jarritako neurriak eta Nafarroako Gobernuak ezarritakoak koordinaturik daude eta Europar Batasunak diru-laguntza mota honetarako ezarritako arau-esparruarekin bat datoz. Horrez gain, kontuan hartu behar da Nafarroako Gobernuak ezarri dituen laguntzak nazio osorako ezarri direnen osagarriak direla. Izaera osagarri hori dela eta, foru erkidegoko laguntzak eta estatuko laguntzak eskatzeko prozedurak koordinatzea komeni da, ahal dela elementu komunak erabiliz eta beharrezkoak ez diren karga burokratikoak alde batera utziz.

Ebazpen honen bitartez, oinarri arautzaileak onesten dira salbuespeneko laguntzak emateko, toki entitateen titulartasuneko nekazaritzako azpiegiturak konpontzeko, 2015eko lehenbiziko hiruhilekoko euri-jasek eta uholdeek kaltetutakoak, kalte horiek konpontzeko jarduketa plana onetsi zuen 2015eko maiatzaren 6ko Gobernuaren Erabakiaren eranskineko 3.1 puntuarekin bat.

Konpentsatu beharreko kalte horien izaerak, halaber, laguntza horien interes publikoa justifikatzen du. Ebazpen honi Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea aplikatuko zaio.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Oinarri arautzaileak onestea salbuespeneko laguntzak emateko, toki entitateen titulartasuneko nekazaritzako azpiegiturak konpontzeko, 2015eko lehenbiziko hiruhilekoko euri-jasek eta uholdeek kaltetutakoak, I. eranskinean biltzen direnak, baita ebazpen honen III. eranskineko inbertsio moduluak ere.

2. Salbuespeneko laguntzen deialdia onestea toki entitateen titulartasuneko nekazaritzako azpiegiturak konpontzeko, 2015eko lehenbiziko hiruhilekoko euri-jasek eta uholdeek kaltetutakoak.

3. 2.508.353 euroko gastua baimentzea ebazpen honen ondoriozko konpromisoei aurre egiteko, 2016ko Nafarroako Aurrekontu Orokorren “Ohiz kanpoko uholdeek toki entitateen nekazaritzako azpiegituretan eragindako kalteak konpontzeko laguntzak” izeneko 720000-71510-7609-414400 kontu-sailaren kargura.

4. Diru-laguntzetarako deialdi hau Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean (BDNS) erregistratzea.

5. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

6. Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, argitara ematen denetik hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluei jarraikiz.

Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea galarazi gabe, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

Iruñean, 2016ko uztailaren 4an.–Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusia, Ignacio Gil Jordán.

I. ERANSKINA

Oinarri arautzaileak salbuespeneko laguntzak emateko, toki entitateen titulartasuneko nekazaritzako azpiegiturak konpontzeko, 2015eko lehenbiziko hiruhilekoko euri-jasek eta uholdeek kaltetutakoak

Lehen oinarria.–Xedea eta helburua.

Ebazpen honek helburu du salbuespeneko laguntzen arauak ezartzea, toki entitateen titulartasuneko nekazaritzako azpiegiturak, 2015eko lehenbiziko hiruhilekoko euri-jasek eta uholdeek kaltetutakoak, konpontzeko gastuak diruz laguntzeko.

Deialdi honetan ezarritako laguntzen helburua izanen da kaltetutako azpiegiturak konpontzeko lanak diruz laguntzea.

Bigarren oinarria.–Diru-laguntza izan dezaketen jarduketak.

Diruz laguntzekoa izanen da toki entitateen titulartasuneko nekazaritzako azpiegiturak konpontzea, 2015eko lehenbiziko hiruhilekoko euri-jasek eta uholdeek kaltetutakoak.

Halaber, obra zuzentzeko gastuak eta obra egin bitartean segurtasunaren eta osasunaren arloan koordinatzeko gastuak izanen dira diruz laguntzekoak, diru-laguntzaren xedeko obrarako berariaz kontratatu badira.

Ez dira diruz laguntzekoak izanen obra proiektuak eta memoria teknikoak prestatzeari dagozkion gastuak, ez eta toki entitatearen baliabide berekiekin (direla baliabide materialak, direla makinak edo direla langileak) egindako lanei dagozkienak ere.

Estatuko Administrazio Orokorrak konponketa inbertsioetarako onetsitako laguntzaren osagarria izan daiteke laguntza hori, Administrazio Publikoetako Estatu Idazkaritzaren 2015eko abenduaren 29ko Ebazpenaren babesean (haren bidez diru-laguntzen deialdia egin zen udalen azpiegituretako kalteak eta martxoaren 6ko 2/2015 Errege Lege Dekretuan aurreikusitako toki entitateen bide sarekoak konpontzeko).

Hirugarren oinarria.–Diru-laguntzaren zenbatekoa.

Diruz laguntzen ahal diren jarduketen %50era bitarte eman daiteke (BEZa barne).

Obra egiteko kostua baino gehiago ez du behin ere eginen oinarri hauetan arautzen diren diru-laguntzaren zenbatekoak, beste diru-laguntza batzuk gehituta ere, izan beste administrazio publiko batzuenak edo izan Espainiako edo atzerriko beste entitate publiko eta pribatu batzuenak.

Laugarren oinarria.–Onuradunak.

Ebazpen honetan ezarritako diru-laguntzak jasotzen ahal izateko nekazaritzako azpiegituren titularrak diren toki entitateek ukitutako gisa agertu behar dute Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren maiatzaren 15eko 186/2015 Foru Aginduaren 1. puntuan. Foru agindu horren bidez, Nafarroako Foru Komunitatean 2015eko urtarrilean, otsailean eta martxoan eurite, elurte eta uholdeen kalteak jasan dituzten udalerrien zerrenda onetsi zen.

Bosgarren oinarria.–Eskabideak, dokumentazio osagarria eta eskatutako baldintzen egiaztagiriak aurkezteko epea.

1. Eskaerak egiteko hilabeteko epea izanen da, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

2. Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuari zuzenduko zaizkio eskaerak. Lehentasunez, modu telematikoan aurkez daitezke Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoan.

Departamentu horretako Erregistroan ere aurkezten ahalko dira, baita Nafarroako Gobernuko Erregistroan, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38 artikuluan aipatzen diren tokietako edozeinetan ere.

3. Ebazpen hau argitaratu aurretik aurkeztutako kalteen jakinarazpenak ez dira laguntza eskabidetzat hartuko, eta toki entitateek ebazpen honetan aurreikusitako oinarriei jarraikiz aurkeztu beharko dituzte beren eskabideak.

4. Eskaerarekin batera, dokumentazio hau aurkeztu beharko da:

a) Eskaeraren inprimaki betea (II. eranskina).

b) Laguntza eskaeraren kopia eta Estatuko Administrazio Orokorrari aurkeztutako dokumentazioarena, Administrazio Publikoetako Estatu Idazkaritzaren 2015eko abenduaren 29ko Ebazpenaren babesean (haren bidez diru-laguntzen deialdia egin zen udalen azpiegituretako kalteak eta martxoaren 6ko 2/2015 Errege Lege Dekretuan aurreikusitako toki entitateen bide sarekoak konpontzeko).

Estatuko Administrazio Orokorrari laguntza eskatu ez dioten udalerriek honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

a) Memoria tekniko baloratua, 2015eko lehen hiruhilekoko euri-jasek eta uholdeek Udalaren titulartasuneko nekazaritzako azpiegiturak kaltetu zituztela egiaztatzen duena eta horiek konpontzeko behar diren jarduketak zehatz-mehatz deskribatu eta baloratzen dituena.

Jarduketen erreferentzia geografikoak emanen dira, eta planoetan kokatuko dira.

b) Eskaera egin duen toki entitateko zerbitzu teknikoek emandako txostena, diru-laguntzaren xedeko obra eginen den azpiegituretan, ekipamenduetan, instalazioetan edo zerbitzuetan gertatu diren kalteak zehatz-mehatz deskribatzen dituena, aipamen espresa eginez proposatutako obrak lehendik daudenetara egokitzen diren edo horiek aldatuko dituzten. Azken kasu horretan, soilik izanen dira diru-laguntzaren xede hobetze teknikorako beharrezkotzat jotzen diren aldaketak, edo kostuak murriztea dakartenak. Txosten teknikoak inguruabar horiek egiaztatu beharko ditu.

c) Entitateko idazkariak emandako ziurtagiria, konpondu behar diren azpiegiturak Udalaren titulartasunekoak direla egiaztatzeko.

Seigarren oinarria.–Diru-laguntza emateko modua, lehentasunak eta irizpide objektiboak.

Ebazpen honen xede diren laguntzak Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 17. artikuluan aurreikusitako norgehiagokako prozeduran emanen dira. Salbuespenez, eskaeren zenbatekoa kreditu erabilgarria baino handiagoa bada, laguntzak proportzioan murriztuko dira eskatzaile guztien artean.

Zazpigarren oinarria.–Deialdiaren antolamendua, instrukzioa eta ebazpena.

1. Eskaerak jaso ondoren, Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuak behar bezala bete ote diren eta beharrezko dokumentazioa aurkeztu ote den egiaztatuko du. Hala ez bada, toki entitateari hamar eguneko epea emanen zaio akatsak konpontzeko, eta adieraziko zaio horrela egin ezean eskaera bertan behera utzitakotzat hartuko dela eta artxibatzeko ebazpena emanen dela.

2. Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuko teknikariek egiaztatuko dute proiektuan edo baloratutako memoria teknikoan jasotako kalteak nekazaritzako azpiegitura publikokoak direla. Orobat, aurrekontua berrikusiko dute, aurkeztu diren kostuak moderatuak direla egiaztatzeko eta, beharrezkoa bada, egiaztapenen arabera finkatuko dute kalteen balioa. III. eranskinean agertzen diren moduluak erabiliko dira.

3. Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuak ebazpen proposamena prestatuko du, entitate eskatzaile bakoitzari eman beharreko laguntza edo diru-laguntza zehaztuta, eta, kasua bada, baldintzak betetzen ez dituzten eskaerak ezesteko proposamena ere eginen du, atzera botatzeko arrazoiak emanda.

4. Ebazpen proposamena ikusirik, Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak ebatziko du diru-laguntzen gainean, arrazoiak emanda, gehienez ere hiru hilabeteko epean, Estatuko Administrazio Orokorraren laguntza kontzesioa Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Epe hori berariazko ebazpenik eman gabe bukatzen bada, eskaera ezetsitzat joko da.

Zortzigarren oinarria.–Onuradunaren betebeharrak.

Onuradunak Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 9. artikuluko betebeharrak ez ezik, hauek ere izanen ditu:

a) Inbertsioko obrak Kontratu Publikoei buruzko ekainaren 9ko 6/2006 Foru Legean ezarritakoaren arabera esleitzea.

b) Hartutako funtsak diru-laguntzak emateko oinarri izan zen helbururako eta ezarritako moduan eta epeetan erabili direla frogatzea Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuan, baita zer gastu egin diren ere hartutako funtsak aplikatuz.

c) Diru-laguntza ematen duen ebazpen proposamena egiten denean, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan onuradun izateko ezarritako debekuetatik bat ere ez urratzea eta, zehazki, Gizarte Segurantzarekiko zorrak eguneratuak eta zerga guztiak pagatuak izatea.

d) Ebazpen honetan xedatutakoa eta laguntza emateko proposamenaren izaeraren ondorioz ezartzen diren gainerako eginbeharrak betetzea.

e) Helburu bererako beste diru-laguntzaren bat jaso izanaren berri ematea Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Zuzendaritza Nagusiari.

Bederatzigarren oinarria.–Diru-laguntzaren helburua bete dela eta hartutako funtsak erabili direla frogatzeko epea eta modua.

1. Onuradunek agiri hauek aurkeztu beharko dituzte diru-laguntzen xede diren jarduketak egin dituztela frogatzeko:

a) Toki entitateko idazkariak emandako ziurtagiria, kontratazio publikoari buruzko xedapenak bete direla dioena.

b) Obren ziurtagiriak, dagozkien fakturak eta ordainketen frogagiriak.

Obraren ziurtagiriak proiektuko obra unitateen edo memoria teknikoaren arabera egin behar dira. Modu berean, aurkezten diren fakturak eta gastuen frogagiriak aurkeztutako ziurtapenei lotuta egonen dira.

Ordainketen frogagiri horiek aurkezten ez badira edo horien zenbatekoa egiaztagiriko gastua baino txikiagoa bada, ordainduta dagoela frogatzen ez den inbertsio zatiari dagokion laguntza ez da emanen.

2. Diruz lagundutako jarduketak 2016ko azaroaren 15erako bukatu beharko dira. Egun hori baino lehenago aurkeztu beharko dira ordainketa eskaera, obra esleipenaren ziurtagiria, obren ziurtagiriak, fakturak eta ordainagiriak.

3. Laguntza ordaindu baino lehen, organo kudeatzaileak bertatik bertara egiaztatuko du zer jarduketa egin diren.

Hamargarren oinarria.–Ordaintzeko modua eta epeak.

Jarduketak gauzatu direla frogatzen duen dokumentazioa aurkeztu ondoren, hiru hilabeteko epean emanen da, gehienez ere, ordainketa ebazpena.

Hamaikagarren oinarria.–Laguntzen bateragarritasuna.

Deialdi honen babesean ematen diren laguntzak bateragarriak izanen dira toki entitateak helburu bererako jaso ditzakeen beste batzuekin, betiere inbertsioen kostu osoa gainditu gabe.

Laguntza horiek osagarri izanen dituzte Administrazio Publikoetako Estatu Idazkaritzaren 2015eko abenduaren 29ko Ebazpenaren bidez ezarritakoak (haren bidez diru-laguntzen deialdia egin zen udalen azpiegituretako kalteak eta martxoaren 6ko 2/2015 Errege Lege Dekretuan aurreikusitako toki entitateen bide sarekoak konpontzeko).

Hamabigarren oinarria.–Ez-betetzeen kontrola eta graduazioa.

1. Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak diru-laguntzak emateko baldintzak betetzen direla eta inbertsioak behar bezala egiten direla begiratuko du, eta, horretarako, behar diren ikuskapenak eta egiaztapenak egiten ahalko ditu; bidezkotzat jotzen duen informazioa ere eskatzen ahalko die laguntzen onuradunei.

2. Ebazpen honetan ezarritako konpromisoak ez betzeak ekar dezake emandako diru-laguntza ukatzea edo jasotako laguntzak itzuli behar izatea, osorik edo hein batean, kasuaren arabera, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

3. Inguruabar bereziak edo ezinbesteko kasuak gertatu direla dakien onuradunak idatziz jakinarazi beharko dio Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuari, betiere kudeaketa organoak egiaztapenak egin baino lehen.

Hamahirugarren oinarria.–Emandako laguntzen publizitatea.

Salbuespeneko laguntzei dagokien fitxaren zerbitzuen katalogoan argitaratuko da toki entitateen titulartasuneko nekazaritzako azpiegitura konpontzeko, 2015eko lehenbiziko hiruhilekoko euri-jasek eta uholdeek kaltetutakoak, ebazpen honetan ezarritako laguntzen onuradun diren toki entitateen zerrenda.

II. ERANSKINA

Eskabidea (PDFa).

III. ERANSKINA

Inbertsio moduluak

ml

Hormigoizko erretena, 0 × 0,5 sekziokoa, indusketa barne

45,00 euro

ml

Hormigoizko erretena, 1 × 0,8 sekziokoa, indusketa barne

60,00 euro

Burdinazko ataka, itxitura elastikokoa

60,00 euro

Hustubide berria

2,00 euro

ml

Drainatzeak, hodia eta legarra

8,00 euro

ml

Drainatzeak, legarra

6,00 euro

ml

Bidea (3 ml zabal) eta 0,25 cm-ko betegarria

20,00 euro

Hautaturiko materiala “Buztina”, trinkoan neurtua, materiala, zamalanak eta garraioa barne

5,50 euro

Hautaturiko materiala “Zagor naturala”, trinkoan neurtua, materiala, zamalanak eta garraioa barne

7,50 euro

h

150 ZP-tik gorako makina

60,00 euro

h

150 ZP-tik beherako makina

45,00 euro

h

1. mailako ofiziala

18,38 euro

h

Peoi espezializatua, aldi baterako araubidean

15,92 euro

ml

Areken garbiketa motonibelagailuarekin

0,30 euro

ml

Jalkinez beteta dauden areken garbiketa atzerako hondeamakinarekin (bide bazterra kentzea)

1,20 euro

Kargatzea eta D hondakindegira garraiatzea 3 km baino gutxiago, luizietan, are ezpondak fintzea eta arekak garbitzea ere

2,30 euro

Ibilguak atzerako hondeamakinarekin garbitzea, eta lurra zabaltzea (20 ml bitarte) beldar-traktoreari erantsitako xaflarekin

1,50 euro

Zorua harrotzea, profilatzea eta trinkotzea zoladura konpontzean

0,85 euro

Bidea finkatzea 2”-ko material granularra gehituz zoladura konpontzean (e = 10 cm), D materiala kargatzea eta garraiatzea barne (15 km baino gutxiago) Distantzia handiagoa izanez gero, 2 euro gehituko dira 10 km-ko

15,00 euro

Kareharrizko harriaz betetzea

0,75 euro

Harri lubeta (60 cm-tik beherakoa) eta 15 km-ko distantziatik beherakoa (m³/m³) Distantzia handiagoa izanez gero, 2 euro gehituko dira 10 km-ko

35,00 euro

0,16 metroko lodierako zoladura hormigoizkoa (H-30)

20,00 euro

Armatzeko hormigoia edo masako hormigoia (H-25), 20-mm-ko agregakinekin

95,00 euro

Armatzeko hormigoia edo masako hormigoia (H-30), 20-mm-ko agregakinekin

110,00 euro

** Harri lubeta eta ubideak berriz jarriz gero, adierazi diren makina-orduen, materialaren eta langileen araberako moduluak erabiliko dira.”

Iragarkiaren kodea: F1609240