156. ALDIZKARIA - 2016ko abuztuaren 12a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 3. EPAITEGIA
(FAMILIA EPAITEGIA)

Ediktua. 118/2016 prozedura

María Fernanda López de Dicastillo Sáinz de Murieta andrea, Iruñeko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua.

Aditzera ematen dut: epaitegi honetan titulu judizialak betearazteko 118/2016 prozedura tramitatzen ari da. Auto horietan ebazpena eman da, eta interesdunak haren kopia eta demanda eskura ditu bulego judizial honetan.

Eta Veaceslav Moraru jaunari legezko eran jakinarazteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, bai eta ohartarazteko ere ebazpen horren kontra apelazio-errekurtsoa aurkez daitekeela hogei eguneko epean, honako honen bi ale egin eta sinatzen ditut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta epaitegi honetako iragarki oholean argitara daitezen.

Iruñean, 2016ko uztailaren 21ean.–Justizia Administrazioaren letradua, María Fernanda López de Dicastillo Sainz de Murieta.

Iragarkiaren kodea: J1608916