156. ALDIZKARIA - 2016ko abuztuaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALESBES

Aldaketa, Herrilurretako ondasunak arautzen dituen ordenantzan Behin betiko onespena

Alesbesko Udalak, 2016ko maiatzaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Herrilurretako ondasunak arautzen dituen ordenantza aldatzea.

Espedientea jendaurrean egon da, iragarkia 2016ko 109. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, ekainaren 7an, baita udal honetako iragarki oholean ere. Arauzko epea inork erreklamaziorik aurkeztu gabe iragan denez gero, behin betiko onetsitzat jo da. Ondotik, testu osoa argitaratzen da, orok jakin dezan eta gainerako ondorioak izan ditzan, Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea betez.

Alesbesen, 2016ko uztailaren 26an.–Alkate udalburua, Delia Linzoain Pinillos.

ALDAKETA HERRILURRETAKO ONDASUNAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZAN

1.-Kendu da 14. artikuluaren e) atala.

2.-66. artikuluan ondoko paragrafoa gehituko da, "...nekazari gazteek lehentasuna dutela" amaiera duen paragrafoaren eta "Ordenantza honen 14. artikuluan..." hasten den paragrafoaren artean.

Ihinztagailuz ureztatzen diren lurzatien esleipen hartzaileek 1.000 euroko berme edo fidantza utziko dute Udaletxean, aprobetxamenduak iraun bitartean instalazioen obligazio, kalte eta galerei erantzutearren.

Iragarkiaren kodea: L1608933