156. ALDIZKARIA - 2016ko abuztuaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Aldaketa Hirigintzako Udal Planean, Egulbati jaurerriko lurzoruaren sailkapena aldatzeko eta haren mugape guztia paisaia babestu deklaratzeko. Behin betiko onespena

Behar den espedientea izapidetu ondoren, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren ekainaren 1eko 66E/2016 Foru Aginduaren bitartez, behin betiko onetsi da Hirigintzako Udal Planaren aldaketa, Egulbati jaurerriko lurzoruaren sailkapena aldatzeko eta haren mugape guztia paisaia babestu deklaratzeko. Foru agindu hori 2016ko 131. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 7an.

Iragarki honen bitartez, argitara ematen da behin betiko onetsitako araudia, Nafarroako Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81.1 artikuluan xedatutakoa bete dadin.

Jakinarazten da, baita ere, araudi horren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkezten ahal dela, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Sarrigurenen (Eguesibar), 2016ko abuztuaren 4an.–Alkatea, Alfonso Etxeberria Goñi.

ERANSKINA

Egulbati jaurerriko araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1609352