156. ALDIZKARIA - 2016ko abuztuaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UNANU

Aurrekontuko 01/2016 aldaketaren espedientea
Hasierako onespena

Unanuko Kontzejuak, 2016ko uztailaren 15ean egindako batzarrean, aho batez onetsi zuen, hasiera batean, aurrekontuko 01/2016 aldaketaren espedientea.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legeko 212. artikuluan eta ondorengoetan xedatuarekin bat egin da aldaketa hau. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 276. artikuluarekin bat, espediente hau jendaurrean egonen da 15 egun balioduneko epean, Udalaren Idazkaritzan, nahi duenak aztertu eta bidezko juzgatzen dituen erreklamazioak aurkez ditzan.

Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, horrela onetsitako espedientea behin betikotzat joko da.

Unanun, 2016ko uztailaren 29an.–Alkatea, Javier Mozo Lizarraga.

Iragarkiaren kodea: L1608978