156. ALDIZKARIA - 2016ko abuztuaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZANGOZA

Aldaketa, Udal Planeko hirigintza antolamenduko determinazio xehakatuetan. Hasierako onespena Lerrokadurak eta altuerak aldatzea, Rocaforteko industrialdeko APA-3ko I.4, I.5 eta I.6 lurzatietako eraikuntzetan

Zangozako Udaleko Osoko Bilkurak, 2016ko uztailaren 26an egindako bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea determinazio xehakatuen aldaketa puntuala Zangozako Udal Planean. Embutidos Goikoa SAUk merkataritzako enpresak sustatu du, eta hau du xede:

–Lerrokadurak aldatzea, Rocaforteko industrialdeko APA-3ko I.4, I.5 eta I.6 (zati batean) lurzatietako eraikuntzetan. “0-2 Lerrokadurak” planoa.

–Eraikuntza industrialetako altueren aldaketa, I.4, I.5 eta I.6 (zati batean) lurzatietan. “0-3 Altuerak” planoa eta Araudi Partikularreko 29.7 artikulua (“Altuerak”).

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 74. artikuluan lege beraren 79.3 artikuluari dagokionez xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Jendaurreko aldian, espedientea udal bulegoetan egonen da interesdunen eskura, bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak egin ahal izateko.

Zangozan, 2016ko uztailaren 28an.–Alkatea, Angel Navallas Echarte.

Iragarkiaren kodea: L1608942