156. ALDIZKARIA - 2016ko abuztuaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Ludoteka zerbitzuaren prezio publikoak

Azkoiengo Udalak, 2016ko ekainaren 29an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

“Ikusirik 2016ko udan eta Eguberrietan ludoteka zerbitzua izanen dela, beharrezkoa da zerbitzu horren prezio publikoak erregulatzen dituen araua onestea. Arau hori Gizarte-ongizateko Batzordeak prestatu zuen 2016ko ekainaren 16an. Horrenbestez, bertan diren guztiak bat etorrita,

ERABAKI DA:

1. 2016ko udako eta Eguberrietako ludoteka zerbitzuaren prezio publikoak erregulatzen dituen araua onestea, erabaki honen eranskinean jasotzen baita.

2. Erabaki hau eta arau erregulatzailea Udal honen iragarki oholean argitaratzea eta iragarkia jartzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean.”

Azkoienen, 2016ko uztailaren 4an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

2016KO UDAKO ETA EGUBERRIETAKO LUDOTEKAREN PREZIO PUBLIKOA ERREGULATZEN DUEN ARAUA

Azkoiengo Udalak, Lana eta familiako eginkizunak bateratzeko tokian tokiko itunen harira, xede nagusitzat izan du baliabideak, proposamenak, ahaleginak eta planteamendu berriak koordinatzea, hemengo ikuspuntutik bizitza pertsonala, lana eta familia bateratzearen aldeko ekimenak abian jar daitezen.

Oporretan haurrei zuzendutako zerbitzu falta izan da antzemandako arazo nagusienetakoa. Behar hori, beste aldetik, udalerri honi buruzko ikerketa desberdinetan agertu da berriro. Hori dela eta, Itunaren lehentasuna izan zen “Ludoteka” bateratzeko zerbitzua udarako eta Eguberrietarako sortzea eta, emaitzak baloratu ondoan haiek onak izanez gero, hurrengo oporraldietan zerbitzua ematen jarraitzea. Horren ondorioz, Azkoiengo Udalean finkatu egin da ludoteka zerbitzua ematea, Azkoiengo herritarrek bizitza pertsonala, lana eta familia batera ditzaten.

Orain arte egin diren ludoteka zerbitzuak (udakoa eta Eguberrietakoa) Gizarte-ongizate Batzordeak antolatu eta arautu ditu, eta osoko bilkuran, zerbitzuaren arauak eta prezio publikoak onetsi dira, Berdintasunaren Informazio Batzorde Iraunkorrak irizpena eman ondoren.

Arau erregulatzaile honen xedea da, hortaz, zerbitzua ematearen alderdi komunak arautzea, nahiz eta ludoteka bakoitzaren alderdiak banan-banan hartu eta zehaztu behar direla jakin.

Zerbitzuari buruzkoa

Zerbitzuaren deskribapena

1. artikulua. Xedea.

1. Xedapen honen xedea da Azkoiengo Udalak antolatzen duen ludoteka zerbitzuaren oinarrizko alderdiak arautzea, haiek ematerakoan kasu guztietan gorde behar diren printzipio sozialak zehaztuz eta haien prezio publikoa ezartzeko arau orokorrak erregulatuz.

2. Arau honek ezarritako esparruaren barruan, ludoteka bakoitzaren ezaugarriak Gizarte-ongizatearen Batzordeak finkatuko ditu eta ondotik Tokiko Gobernu Batzarrak onetsiko.

2. artikulua. Ludoteka zerbitzuaren edukia.

1. Azkoiengo Udalak ludoteka zerbitzua emanen du eskola oporraldi bakoitzean; hasiera batean, udan eta Eguberrietan ematea aurreikusi da.

2. Zerbitzu bakoitzeko ordutegia honako hau izanen da: astelehenetik ostiralera:

a) Udan: astelehenetik ostiralera, 08:45etik 13:15 arte.

b) Eguberrietan: abenduaren 26tik 30era, eta urtarrilaren 2a, 3a, 4a eta 5a; ordutegia: 8:45etik 13:15era.

Ordutegi hau aldatzen ahalko da ludoteka bakoitzeko, betiere artikulu honetan ezartzen den egiturari eta zerbitzu motei eusten bazaie.

3. Ludoteka bakoitza programatuko da partaideen gutxieneko eta gehieneko ratioa kontuan hartuta, aldez aurretik adin talde bakoitzeko zehaztua.

Ratio horiek irizpidetzat hartuko dira emandako zerbitzuen kalitatea eta bideragarritasun ekonomikoa bermatzeko.

3. artikulua. Zerbitzuaren xedeak.

1. Zerbitzuaren antolakuntzak eta eskaintzak kalitatea bilatu beharko dute, nahiz eta horretarako defizit ekonomikoa sortu. Hala izanez gero, TOFLaren 32. artikuluan xedatuari jarraituz jokatuko da.

2. Hona hemen zerbitzuaren xede orokorrak:

a) Lan egiten duten Azkoiengo emakumezkoak eta gizonezkoak lanean eta gizartean sartu eta iraunaraztea.

b) Azkoiengo gizonezkoen eta emakumezkoen bizitza pertsonala, lana eta familia bateratzea.

c) Herritarren parte-hartzea bultzatzea.

Ondoko hauek ere badira zerbitzuaren xedeak:

a) Seme-alabei kasu egitean denbora falta dela-eta emozioen arloan gurasoek daukaten ezegonkortasuna gutxitzea.

b) Seme-alabei kasu egiteak eta zaintzeak familiari dakarkioten gehiegizko esfortzua arintzea, aisialdiaz gozatzea sustatuz.

c) Udal instalazioen erabilpena hobetzea.

d) Jolasteko eta hezteko zerbitzuen eskaintza handitzea 3 eta 12 urte bitartekoentzat.

e) Zerbitzuaren jarraitasuna sendotzea.

f) Gizonen eta emakumeen arteko aukera-berdintasuna bultzatzea.

g) Gizonen eta emakumeen arteko ardurakidetza bultzatzea.

h) Esparru bat sortzea jolas eta formakuntza jardueretan parte hartuz eta jolasaren bidez umeak pertsona moduan haz daitezen.

i) Ingurumena babestearen eta kontsumo arduratsuaren aldeko baloreak eta jarrerak bultzatzea umeen artean.

Zerbitzua kudeatzeko arauak

4. artikulua. Esparru subjektiboa.

1. Ludoteka zerbitzua haur hezkuntzako 1. mailatik lehen hezkuntzako 6. mailara bitarteko neska-mutilendako izanen da. Lehenik eta behin, lehentasuna izanen dute Azkoienen erroldaturik dauden neska-mutilek; bigarrenik, etxetik kanpo lan egiten duten gurasoak dituztenek, eta familia gurasobakarrak dituztenekin bi guraso dituztenekin bezala jokatuko da. Gurasoetako batek bakarrik lan egiten badu, lehenetasuna izanen du bietako batek ere lan egiten ez duen kasuarekin alderatuta.

2. Inskripzio epea bukatuta egiten diten eskabideak kontuan hartuko dira baldin eta ludotekaren antolakuntzak aldez aurretik finkatutako ratioekin bat ahalbidetzen badu, betiere Gizarte-ongizate batzordearen iritziz.

5. artikulua. Familiak.

12. artikuluan zehazten den bezala, inskripzio bat baino gehiago egiten duten familia unitateei lagunduko zaie ekonomikoki.

6. artikulua. Elkarlana Udalarekin.

1. Zerbitzu bideragarria eta eskuragarria izateko konpromisoa hartzen du Udalak eta horretarako diru-languntzak emanen ditu, ordenantza honen 3.1 artikuluan eta arau honen I. eranskinean aurreikusiari jarraikiz.

2. Orobat, bere instalazioak eta jarduera ahalik eta hobekien eskaintzeko behar diren gainerako bitartekoak antolakuntzari utziz lagunduko du Udalak.

7. artikulua. Kontratazioa.

1. Ludoteka zerbitzuaren kontratazioak Kontratu Publikoei buruzko Foru Legearen xedapenak beteko ditu.

Prezio publikoari buruzkoa

Ordainarazpenaren kudeaketari buruzkoa

8. artikulua. Oinarria.

Ordainarazpen hau TOFLaren lehen tituluko III. kapituluaren 2. ataleko 2. azpiatalean xedatutakoari jarraituz ezarri da, eta haren 28. artikuluko baimenaren babesean.

9. artikulua. Zenbatekoa eta ordaintzeko beharra.

1. Udaleko ludoteka zerbitzuaren prezio publikoak honako hauek dira:

–Ekainaren 28tik abuztuaren 31ra: 220 euro/haurra.

–Ekainaren 28tik uztailaren 1era arte: 30 euro/haurra.

–Uztailaren 4tik 29ra: 99 euro/haurra.

–Abuztuaren 1etik 31ra: 115 euro/haurra.

–Abuztuaren 1etik 12ra: 55 euro/haurra.

–Abuztuaren 16tik 31ra: 66 euro/haurra.

Eguberrietako ludoteka zerbitzuaren prezio publikoak honako hauek dira: 50 euro.

2. Zaintza zerbitzua 7:45etik 8:45 arte izanen da: Prezioa erabiltzaile kopuruaren araberakoa izanen da; hartara:

–7-15 erabiltzaile bitarte: 50 euro/hilabetea, haur bakoitzeko.

–16 erabiltzailetik gora: 25 euro/hilabetea, haur bakoitzeko.

Zaintza zerbitzua emateko 7 erabiltzaile izan beharko dira gutxienez. Zerbitzu honi ez zaio aplikatuko 12. artikuluan eta I. eranskinean ezarritakoa.

3. Goian adierazitakoaren ondorioz, interes publikoak eta gizarte, ongintzazko eta kultura zio batzuek iradokitzen dute ezen aurreko arauak aplikatzean zerbitzuaren kostu osoa betetzen ez bada, TOFLaren 32. artikuluaren 2. atalean xedatuari jarraituko zaiola, eta Udalak ordainduko duela aldea, bai beraren baliabideen bidez bai horretarako jaso diren diru-laguntzen zenbatekoa gastatuz.

4. Hala izanez gero, entitatearen aurrekontuetan idatzi beharko dira kasuan kasuko diru-zuzkidurak ateratzen den aldea bete dadin.

10. artikulua. Hobariak.

1. Prezio publikoak murriztu eginen dira familia unitate beraren bigarren inskripziotik aurrera. Murriztapen hori I. eranskinean ezarritakoa izanen da. Beherapen hori ez da metagarria izanen.

11. artikulua. Ordaintzera behartuta daudenak.

1. Arau honetako prezio publikoa ordaintzeko betebeharra zerbitzua egiten hastetik sortzen da. Hala ere, zenbateko osoa ordaintzeko aipatutako hasieraren aurretik eskatuko da, TOFLaren 34. artikuluan xedatuari jarraikiz.

2. Prezio publikoa onuradun guztiek ordaindu beharko dute, edo, bestela, gurasoek edo zerbitzuez baliatu diren adin txikikoen gaineko tutoretza daukatenek edo haien legezko ordekariak, Udalak zehaztutako finantza entitateen bidez.

3. Prezioa ordaintzera behartuta dagoenari leporatu ezin zaizkion arrazoiak direla eta, ikastaroa edo jarduera egiten ez bada, dagokion zenbatekoa itzuliko zaio.

4. Izena eman eta onartu ondoren, edozein arrazoi dela-eta erabiltzaileak hura utzi nahi izanez gero, horren eskaera Gizarte-ongizatearen Batzordean tramitatuko da. Dagokion justifikazioa aurkeztuko da, Udaleko organo eskudunak balora dezan.

5. Aipatutako epeetan ordaintzen ez diren zorrak premiamendu-prozeduraren bidez eskatuko dira, uztailaren 2ko 177/2001 Foru Dekretuan xedatuaren arabera.

12. artikulua. Osoko Bilkuraren eskumenak.

Udalbatzaren osoko bilkurak izanen du onesteko eskumena.

I. ERANSKINA

Ludoteka zerbitzua

1.–Eskaintzen den plaza kopurua.

–120 plaza eskaintzen dira.

2.–Zerbitzuak emateko gutxieneko plaza kopurua.

–Ekaineko hilabetean: 20 erabiltzaile.

–Uztaileko hilabetean: 40 erabiltzaile.

–Abuztuko hilabetean: 20 erabiltzaile.

–Eguberrietan: 20 erabiltzaile.

–Gehieneko ratioak:

  • Haur Hezkuntzako 1. maila: 15 ume monitore bakoitzeko.
  • Haur Hezkuntzako 2. eta 3. mailak: 15 ume monitore bakoitzeko.
  • Lehen Hezkuntzako 1. mailatik 6.era: 20 ume monitore bakoitzeko.

Behin betiko taldeak zehaztuko dira inskripzio epea bukatu ondotik, haien kopuruaren arabera. Adinaren araberako umeen kopuruak ez badu zehazki bat egiten ezarritako ratioekin, talde mistoak egin ahalko dira, umeen kopuru osoak ez baditu ezarritako ratioak gainditzen, zuzkitu beharreko unitateak kalkulatzeko.

3.–Izena ematen duen bigarren eta hurrengo umeengatik prezioaren %20ko hobaria izanen da.

4.–Udalaren ekarpenak.

–Lekuak:

  • Udalak eskura dauden instalazioen erabilpena lagako du beti kanpalekuak gara daitezen.

–Ekarpen ekonomikoa:

  • Udalak behar den zenbatekoa emanen du, izan daitezkeen defizitei aurre egiteko.
  • Udalak ordainduko du II. eranskinean ezarritako hobaria aplikatu ondoko zenbatekoa.
  • Udalak ordainduko du ludotekan erabiltzen diren instalazioak garbitzeko zerbitzua (langileak eta produktuak).

5.–Izen emateak.

Erroldatuek lehentasuna izanen dute erroldatu gabeen aurrean.

Lehentasuna izanen dute guraso biek etxetik kanpo lan egiten dutenean. Biek kanpoan lan egiten ez duten kasuetan, lehentasuna izanen du batek lan egiteak bietako batek ere lan ez egitearen aurrean.

Familia gurasobakarren kasuan, aita edo ama horrek kanpoan lan egiten badu, bi gurasoek lan egiten duten familiekin bezala jokatuko da.

Iragarkiaren kodea: L1608354