156. ALDIZKARIA - 2016ko abuztuaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OIZ

Aldaketa, Ur horniduraren tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Behin betiko onespena

Udal ordenantzen aldaketaren hasierako onespena argitaratuta 2016ko 58. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 23an, eta jendaurreko epea iraganik inolako alegaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu gabe, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325 1.b) artikuluan ezarritakoari jarraikiz, behin betiko onetsita gelditu da Ur horniduraren tasak arautzen dituen ordenantza fiskalaren aldaketa. Ondotik azaltzen da testu osoa.

Oizen, 2016ko uztailaren 22an.Alkatea, Jaime Urroz Telletxea.

ORDENANTZA, UR HORNIDURAREN TASAK ARAUTZEN DITUENA

1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 28. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren babespean ezarri da ordenantza hau.

2. artikulua. Zergapeko egintza.

Edateko uraz hornitzeko zerbitzua eskura izatea nahiz erabiltzea da zergapeko egintza, baita edateko uraren banaketa sareari lotzeko eskubidea ere.

3. artikulua. Subjektu pasiboak.

Zergadunak diren aldetik, ordainarazpen honen subjektu pasiboak dira pertsona fisiko edo juridikoak eta, nortasun juridikorik ez izanik ere, unitate ekonomikoa edo ondare bereizia osatzen duten entitateak, baldin eta edateko uraren etxeko hornidura zerbitzua eskatu badute edo hartaz baliatzen badira.

Kasuan kasuko etxeko jabeak hartuko dira zergadunaren ordezkotzat. Horiek onuradunei pasatzen ahalko dizkiete kuotak, halakorik bada.

4. artikulua. Tarifak.

Zerbitzuaren tarifak honako kontzeptuengatik izanen dira:

a) Kuota finkoa: 12 euro kontagailuko, kontagailuaren mantentzearengatik eta alokairuarengatik.

b) Horniduragatik eta edonolako kontsumoagatik, kontsumitutako metro kubiko bakoitzeko: 0,12 euro, BEZa kanpo.

c) Sareetara lotzea; 60,00 euroko tarifa ezartzen da.

5. artikulua. Likidazioa - diru-bilketa.

Sei hiletik behin irakurriko dira kontagailuak eta eginen da likidazioa.

Sei hiletik behin kobratuko da, eta, dirua biltzeko, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko erregelamenduan tributu zor jakinarazietarako aurreikusitako moduari jarraituko zaio.

Kuotak ordaintzeko, Udalaren aldeko ordainketak helbideratu daitezke, edo eskudirutan pagatu, Udalaren bulegoetan. Horretarako, ordainketak helbideratzeko inprimaki bat emanen zaio zergadun bakoitzari.

6. artikulua. Kontagailuen araubidea.

Udalaren jabetzakoak izanen dira kontagailuak, eta Udalaren konturakoak izanen dira mantentzea eta etorkizuneko ezarpena. Hala, akastunak diren kontagailuak aldatu eginen ditu Udalak.

Iragarkiaren kodea: L1608897