156. ALDIZKARIA - 2016ko abuztuaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Laburpena, 2015-2016 ikasturtean Noain Elortzibarko udal mugapetik kanpora euskarazko eskolak ematen dituzten ikastetxe publikoetarako eskola garraiorako diru-laguntza izendunak arautzen dituen deialdiarena, D ereduko Lehen Hezkuntzako
6. mailako ikasleentzat

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans): BDNS (Identifikazioa): 314334.

Lehena.–Onuradunen baldintzak:

1) Noain Elortzibarren erroldaturiko familia unitatea eratzea eskaerak aurkezteko epea bukatu aitzin.

2) Seme-alaba adingabe bat edo gehiago beren ardurapean izatea, 2015-2016 ikasturtean Foru Komunitatean D eredua ematen duten ikastetxe publikoetako batean matrikulaturik, ondoko maila honetan:

a. Lehen Hezkuntzako 6. maila.

Bigarrena.–Justifikazioa:

Noain Elortzibarko udal mugapean dauden ikastetxe publikoek ez dute Lehen Hezkuntzako 6. maila D ereduan eskaintzen. Horren ondorioz, beren seme-alabak eredu horretan matrikulatu nahi dituzten aita-amak beharturik daude horiek beste udalerri batzuetan matrikulatzera, bereziki Iruñean, eta horrek garraioan diru gehiago gastatzea dakar.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak:

Diru-laguntzei buruzko udal ordenantza orokorra, Noain Elortzibarko Udalak 2014ko urtarrilaren 14an egin osoko bilkuran onetsitakoa (2014ko 39. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, otsailaren 26an).

Laugarrena.–Zenbatekoa:

Gehienez ere 4.612,50 euro izendatuko dira aurrekontuan.

Onuradun bakoitzari gehienez ere eman beharreko zenbatekoa hainbanatuko da eskatzaile kopuruaren eta bakoitzak frogatutako gastuaren arabera, muga izanik eskaerarekin batean aurkeztutako datuetatik heldu dena, eta aurrekontuko kontu-sailaren zenbatekoa gainditu ahal izan gabe.

Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea eta lekua:

Eskaerak deialdi honi erantsitako eredu formalizatuaren bidez eginen dira, eta eskatzaileak sinatu behar ditu.

Eskaerak aurkezteko epea hilabete izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Epe horren barnean, interesdunek deialdi honen zazpigarren oinarrian aipatzen den dokumentazioarekin batera aurkeztu behar dituzte beren eskaerak.

Noain Elortzibarren, 2016ko abuztuaren 2an.–Alkate udalburua, José Ignacio Erro Lacunza.

Iragarkiaren kodea: L1609369