156. ALDIZKARIA - 2016ko abuztuaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LESAKA

Hirigintzako Araudi Orokorreko aldaketa eta Eraikinetako irisgarritasunaren eta efizientzia energetikoaren hobekuntza kudeatzeko eraikuntzaren ordenantzetakoa

Udal honetako Osoko Bilkurak, 2016ko maiatzaren 30ean egindako bileran, aho batez erabaki zuen hasiera batean onestea Hirigintzako Araudi Orokorraren 38. artikuluko aldaketa eta Eraikuntzaren Ordenantzaren 72., 77., 80. eta 85. artikuluetakoa, Nasuvinsaren txostenean jasotzen den testuarekin. Bai araudia, bai ordenantza, Hirigintzako Udal Planari dagozkio.

Dagozkien ediktuak 2016ko 109. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, ekainaren 7an; orobat, ekainaren 7an, Diario de Noticiasen eta Diario de Navarran. Akats bat atzemanik, beste ediktu bat argitaratu zen 120. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 22an, hura zuzentzeko. Jendaurreko epean ez da haren alegaziorik egin.

Udalak, uztailaren 22an egindako osoko bilkuran, behin betiko onetsi zituen proposatutako aldaketak. Bidezko da, hortaz, artikulu aldatuen testua osorik argitaratzea.

Lesakan, 2016ko abuztuaren 9an.–Alkatea, José Luis Echegaray Andueza.

ERANSKINA

Aldatutako artikuluen testua, osorik (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1609434