156. ALDIZKARIA - 2016ko abuztuaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FONTELLAS

UA 12-9 jarduera unitatea birzatitzeko proiektua
Behin betiko onespena

Fontellasko Udaleko alkate udalburuak, Alkatetzaren 2016ko martxoaren 5eko 8/16 Ebazpenaren bidez, erabaki zuen hasiera batean onestea Udal Planeko 12-9 jarduketa unitatea birzatitzeko proiektua, Abonos y Semillas SA enpresak sustatua, jendaurrean egon baita (2016ko 62. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, apirilaren 1ekoa, egunkariak, eta Udaletxeko ediktu ohola), eta inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, arestian aipatu ebazpenean xedatu bezala eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 168 c) artikuluan ezarritakoaren arabera, onespena behin betikoa bilakatu da jendaurrean egoteko aldia iraganda eta hirigintza hitzarmena onetsita, horren baldintzapean baitzegoen aipatu onespena. Udalak 2016ko uztailaren 14ko osoko bilkura arruntean hirigintza hitzarmena berretsi duenez, egun hori hartuko da, ondorio guztietarako, Udal Planeko UA 12.9 unitatea birzatitzeko proiektuaren behin betiko onespenaren datatzat.

Argitara ematen da aurretik aipatu legearen 151.3 artikuluan xedatua bete dadin.

Fontellasen, 2016ko uztailaren 21ean.–Alkatea, Andrés Agorreta Arriazu.

Iragarkiaren kodea: L1609222