156. ALDIZKARIA - 2016ko abuztuaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASCANTE

Aldaketa Udal Plan Orokorrean, hirigintza arauetako A.A. 2 jarduketa asistematikoari dagokiona. Behin betiko onespena

Cascanteko Udalak, 2016ko abuztuaren 1ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Cascanteko Udalak, 2016ko maiatzaren 31n egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa, Udal Planean A.A. 2 jarduketa asistematikoari dagokiona. Hura jendaurrean egon bitartean, inork ez du alegazio, kexa edo oharrik aurkeztu haren kontra.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 79.3 artikuluan xedatuarekin bat, Udalak, osoko bilkuran, erabaki du:

Lehena.–Behin betiko onestea Udal Planaren aldaketa, Cascanteko A.A. 2 jarduketa asistemikoari buruzkoa eta Talleres Mecacontrol SL enpresak sustatua.

Bigarrena.–Onartutako agiriaren ale bat igortzea Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura, behin betiko onetsi ondoko hamabost egunean.

Hirugarrena.–Behin betiko onespenaren iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81. artikuluan aipatutako ondorioak izan ditzan.

Erabaki honen kontra errekurtso hauek aurkezten ahal dira:

–Aukeran, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau argitaratu eta hilabeteko epean.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Cascanten, 2016ko abuztuaren 3an.–Lehen alkateordea, Manuel Romeo Arnedo.

eranskina

Aldaketa Hirigintza arau partikularretan, A.A. 2 jarduketa asistematikoari dagokiona (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1609243