156. ALDIZKARIA - 2016ko abuztuaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASCANTE

Aldaketa Udal Planean, Concepción Ximénez kaleko 18ko eraikinaren deskatalogazioari dagokiona. Behin betiko onespena

Cascanteko Udalak, 2016ko abuztuaren 1ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

“Cascanteko Udal Planeko aldaketa, Cascanteko Concepción Ximénez kaleko 18ko eraikinari dagokiona, jendaurrean izan da, Udalak 2016ko maiatzaren 31n egin osoko bilduran hasiera batean onetsi ondoan, eta inork ez du alegaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu haren kontra.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 79.3 artikuluan xedatuarekin bat, Udalak, osoko bilkuran, erabaki du:

Lehena.–Behin betiko onestea Udal Planaren aldaketa, Cascanteko Concepción Ximénez kaleko 18ko eraikinari dagokiona, Construcciones Hermanos Ucar SL enpresak sustatua.

Bigarrena.–Igortzea onartutako agiriaren ale bat Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura, behin betiko onetsi ondoko hamabost egunean.

Hirugarrena.–Behin betiko onespenaren iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, halaxe xedatu baita Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeko 81. artikuluan”.

Erabaki honen kontra errekurtso hauek aurkezten ahal dira:

–Hautara, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau argitaratu eta hilabeteko epean.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Cascanten, 2016ko abuztuaren 3an.–Lehen alkateordea, Manuel Romeo Arnedo.

ERANSKINA

Aldaketa, Concepción Ximénez kaleko 18ko eraikinaren deskatalogazioari dagokiona (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1609239