156. ALDIZKARIA - 2016ko abuztuaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASCANTE

Alkatea ordeztea

TAOLaren 23. artikuluan eta AFEan horrekin bat heldu diren artikuluetan aurreikusiari jarraikiz, 2015eko ekainaren 19ko ebazpenean Alkatetza honek egin izendapenen ildotik, kanpoan naizen bitartean, 2016ko abuztuaren 2tik 10era arte, biak barne, lehen alkateorde Manuel Romeo Arnedok bere bizkar hartuko ditu jarduneko alkate udalburuaren eginkizunak, AFEaren 47. artikuluak aurreikusten dituen baldintzetan, eginkizunak berriz ere neure gain hartuko baditut ere joan-etorrian ibiliz gero edo garaia baino lehen itzuliz gero.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 EDaren 44.2 artikuluan xedatua bete beharrez.

Cascanten, 2016ko uztailaren 27an.–Alkate udalburua, Alberto Añón Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L1608905