156. ALDIZKARIA - 2016ko abuztuaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

528/2016 EBAZPENA, uztailaren 27koa, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, María Jesús Goiburu Imaz andrea Administrazio eta Kudeaketa Ataleko buru izendatzen duena bitarte baterako, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko Garapen Estrategikoaren, Azpiegituren eta Baliabide Kudeaketaren Zuzendariordetzari atxikirik.

2016ko uztailaren 26an Ricardo Ruano Enériz jauna jubilatu zen, Administrazio eta Kudeaketa Ataleko burutzan aritzen zen A mailako funtzionarioa. Beraz, burutza hori hutsik gelditu da. María Jesús Goiburu Imaz andreak, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuari atxikita dagoen B mailako funtzionarioak, burutza hori hartzea proposatzen du Institutuak.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak lehenbiziko xedapen gehigarrian ezartzen du erakunde autonomoetako burutzak bitarte baterako betetzeko araubidea kasuan kasuko erakundearen estatutuetan ezarriko dela.

Horrenbestez, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiaren aldeko txostena jasota, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuaren estatutuak onetsi zituen abuztuaren 28ko 133/2015 Foru Dekretuaren 12 ñ) artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. María Jesús Goiburu Imaz andrea Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko Garapen Estrategikoaren, Azpiegituren eta Baliabide Kudeaketaren Zuzendariordetzako Administrazio eta Kudeaketa Ataleko buru izendatzea bitarte baterako.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau jakinaraztea interesdunari, Garapen Estrategikoaren, Azpiegituren eta Baliabide Kudeaketaren Zuzendariordetzari eta horren mende dagoen Administrazio eta Kudeaketa Atalari, Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari eta horren mende dauden Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari, Funtzio Publikoaren Antolamenduko Zerbitzuari eta Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2016ko uztailaren 27an.–Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Rubén Goñi Urroz.

Iragarkiaren kodea: F1608912