156. ALDIZKARIA - 2016ko abuztuaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BUÑUEL

Datu pertsonalen fitxategiak sortzea

Buñuelgo Udalak, 2016ko uztailaren 5ean egin osoko bilkura arruntean, hitzez hitz honela dioen erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

“DBLOaren 20. artikuluak ezartzen duenez, administrazio publikoen fitxategiak sortu, aldatu eta kentzen ahalko dira xedapen orokor baten bidez bakarrik, Estatuko Aldizkari Ofizialean edo kasuan kasuko egunkari ofizialean argitaratu ondoan.

Fitxategiak sortu edo aldatzeko xedapenetan alderdi hauek zehaztu beharko dira:

–Fitxategiaren helburua eta eman nahi zaizkion erabilerak.

–Datuen iturri diren pertsona edo taldeak edo datu horiek ematera beharturik daudenak.

–Datu pertsonalak biltzeko prozedura.

–Fitxategiaren oinarrizko egitura, eta hartan sarturik dauden datu pertsonalen deskribapena.

–Datu pertsonalen lagapena eta, halakorik bada, hirugarren herrialdeendako aurreikusten diren datu eskualdaketak.

–Fitxategiaren ardura duten administrazioen organoak.

–Zer zerbitzu edo unitatetan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak.

–Segurtasun neurriak, zehaztuz nolakoak diren: oinarrizko mailakoak, maila ertainekoak edo handikoak.

Fitxategiak kentzeko ematen diren xedapenetan fitxategien xedea ezarriko da, edo nola suntsitu behar diren adieraziko da, hori xedatuz gero.

Horiek horrela,

ERABAKI DA:

Lehenbizikoa.–Honako ezaugarri hauek dituen kontratuen fitxategia sortzea:

Kontratuen fitxategia.

–Xede eta erabilera aurreikusiak: kontratazioen kudeaketa, zerbitzu, obra, hornidura eta laguntzen kontratuen esleipenak, aplikatzeko den legeriaren arabera.

–Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek emanda, dagokion kontratua esleitzeko aurkezten diren agiriekin batera.

–Pertsona edo talde ukituak: Udalak kontratuak esleitzeko sustatzen dituen lehiaketetan eta lanerako deialdietan parte hartzen dutenak. Kontratistak.

–Fitxategiaren oinarrizko egitura:

  • Identifikazio datuak: NANa, izen-deiturak, helbidea, telefonoa, sinadura.
  • Inguruabar sozialen datuak.
  • Ikasketa eta lanbide datuak.
  • Ezaugarri pertsonalen datuak.
  • Datu pertsonalak.
  • Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.

–Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.

–Datuen komunikazioa: udal webgunea, Nafarroako kontratazio ataria, Kontratu publikoei buruzko ekainaren 9ko 6/2006 Foru Legearen 97. artikuluan.

–Organo arduraduna: Buñuelgo Udala.

–Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Buñuelgo Udala.

–Segurtasun maila: oinarrizkoa.

Bigarrena.–Sexu delituen ziurtagirien fitxategia sortzea, ezaugarri hauek dituena:

Sexu delituen ziurtagirien fitxategia.

–Xede eta erabilera aurreikusiak: sexu delituen gaineko aurrekarien ziurtagiriak kontrolatzea Adingabeen babes juridikorako 1/1996 Lege Organikoan ezarritako helburuetarako.

–Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek edo erregistro publikoek emanda, ziurtagiriaren bidez.

–Pertsona edo talde ukituak: Udalaren enplegatu, profesional eta kanpoko laguntzaileak, adingabeekin ohiko harremanean jarduten dutenak.

–Fitxategiaren oinarrizko egitura:

  • Identifikazio datuak: izen-deiturak, IFZ.
  • Arau-hauste administratibo eta penalen gaineko datuak.

–Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.

–Datuen komunikazioa: ez dago aurreikusia.

–Organo arduraduna: Buñuelgo Udala.

–Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Buñuelgo Udala.

Segurtasun maila: ertaina.

Hirugarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, eta aipatutako fitxategien sorrera eta aldaketa xedatuko da. Ondoren, fitxategiak jakinaraziko zaizkio Datuak Babesteko Espainiako Agentzian dagokion erregistroari.”

Buñuelen, 2016ko uztailaren 6an.–Alkate udalburua, José Antonio Lasheras Sanz.

Iragarkiaren kodea: L1608420