156. ALDIZKARIA - 2016ko abuztuaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Alkatearen ordezkapena, udalerritik kanpo izateagatik

Berriozarko Udaleko alkate udalburuak, gaurko egunarekin, 20160533 Ebazpena eman du. Hona hemen:

“Berriozartik kanpo izanen naizenez 2016ko uztailaren 25etik abuztuaren 7ra arte, biak barne, oporrak direla eta.

Legeak ezartzen duenez, alkateordeei dagokie berez alkatearen ordez aritzea, hura kanpoan dagoenean, haren eginkizun guztien jabe eginik, izendapen ordenaren arabera.

Alkatearen eginkizunak dagokion alkateordeak ezin dituenez bere gain hartu, alkatearen dekretuaren bidez eskuordetze espresik egiten ez bada,

EBATZI DUT:

1. Alfonso Arnesto Berruezo alkateordearen esku uztea alkatearen eginkizunak; 2016ko uztailaren 25etik abuztuaren 7ra arte izanen ditu bere gain, biak barne.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.”

Berriozarren, 2016ko uztailaren 5ean.–Alkate udalburua, Raúl Maiza González.

Iragarkiaren kodea: L1608915