156. ALDIZKARIA - 2016ko abuztuaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARROITZ

Alkatea ordeztea

Kontuan izanik udalerritik kanpo izanen naizela abuztuaren 5etik 11ra bitarte, biak barne, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 43 eta 47. artikuluetan xedatuari jarraikiz,

EBATZI DUT:

1.–Alkate gisa ditudan nire eskudantzia guztiak Javier Barbarin Alegría alkateordearen esku uztea, egun horietan nire ordezkoa izan dadin.

2.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, interesdunari jakinaraztea eta Osoko Bilkurari berri ematea.

Arroitzen, 2016ko uztailaren 26an.–Alkate udalburua, Antonio Ángel Moleón Segura.

Iragarkiaren kodea: L1608899