156. ALDIZKARIA - 2016ko abuztuaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AGOITZ

AR2 banaketa eremuko Plan Partzialeko F3, F4, F5 eta F6 lurzatien xehetasun azterlana. Behin betiko onespena

Agoizko Udalak, 2016ko ekainaren 1eko osoko bilkuran, erabaki zuen, besteak beste, hasiera batean onestea xehetasun azterlanaren proiektu bat, Agoizko AR2 banaketa eremuko Plan Partzialeko F3, F4, F5 eta F6 lurzatien baldintzak aldatzeko. Moisés Bermejo Gardek, Javier Ignacio Bermejo Gardek, María Cruz Razquin Bozalek eta Elena Yanguas Lezaunek sustatu dute, Javier Martin Pascual, Victor Larripa Artieda, Javier Martinez Labeaga eta Daniel Ruiz de Gordejuela teknikariek 2016ko apirilaren 11n prestaturiko proiektu teknikoari jarraikiz, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoak sinatu baitzuen 2016ko apirilaren 11n (2016ko 114. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 14koa). Jendaurreko epea igaro denez inork alegaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu gabe, Udalak behin betiko onetsi du xehetasun azterlanaren proiektua, 2016ko abuztuaren 3ko bilkuran. Horrenbestez, egoki da Udalaren erabakia eta proiektuaren testu onartua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81.1 artikuluan xedatuari jarraikiz.

Agoitzen, 2016ko abuztuaren 3an.–Alkatea, Unai Lako Goñi.

ERANSKINA

F3, F4, F5 eta F6 lurzatietako xehetasun azterlana. (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1609366