156. ALDIZKARIA - 2016ko abuztuaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANDOSILLA

Jarduera sailkaturako lizentzia. Eskaera

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua bete dadin, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabortz egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ondotik zehazten den espedientea, epe horretan bidezko alegazioak eta oharrak egin ditzaten jarduerak ukituak gertatzen direnek.

Sustatzailea: Tecno Conservas Maquinaria SL. Jarduera: kontserbetarako makinen lantegia. Tokia: Andosillako 5. poligonoko 86 eta 104. lurzatiak.

Andosillan, 2016ko uztailaren 28an.–Alkate udalburua, José Manuel Terés Azcona.

Iragarkiaren kodea: L1608946