156. ALDIZKARIA - 2016ko abuztuaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1282/2016 EBAZPENA, uztailaren 28koa, Gizarteratzeko eta Babes Sozialerako zuzendari nagusiak emana, Eskubide Sozialetako Departamentuko Gizarteratzeko eta Babes Sozialerako Zuzendaritza Nagusiko zerbitzuetako zuzendarien aldi baterako ordezkoak izendatzen dituena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 41.3 artikuluak xedatzen duenez, zerbitzuko zuzendaritza bat hutsik dagoenean, titularra kanpoan edo eri dagoenean edo aldi baterako ezintasunen bat duenean, zerbitzuko zuzendari hori zer organoren menpe dagoen, horrexek izanen du ordezkoa izendatzeko eskumena, betiere horren gaineko berariazko araudirik ez badago. Artikulu horretako 6. atalaren arabera, ordezkoen izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, salbu kasu jakin batzuetarako izendatzen direnena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren 5.c) artikuluak xedatzen du zuzendari nagusiei dagokiela zerbitzuko zuzendarien, ataleko buruen, bulegoko buruen eta Zuzendaritza Nagusian sailkatuta dauden beheragoko beste unitate batzuetako buruen aldi baterako ordezkoak izendatzea.

Horiek horrela, aipatu legezko aginduen bidez emandako eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Diru-sarreren Bermearen eta Garapenerako Lankidetzaren Zerbitzuko zuzendariaren kargua hutsik dagoenean, hura kanpoan edo gaixorik dagoenean edo beste ezintasun bat duenean, aldi baterako ordezkoak honako hauek izanen dira, hurrenez hurren:

a) Diru-sarreren Bermearen eta Prestazio Ekonomikoen Ataleko burua.

b) Garapeneko Lankidetzaren eta Ekintza Humanitarioaren Ataleko burua.

2. Oinarrizko Laguntzaren eta Gizarteratze-lanaren Zerbitzuko zuzendariaren kargua hutsik dagoenean, hura kanpoan edo gaixorik dagoenean edo beste ezintasun bat duenean, aldi baterako ordezkoak honako hauek izanen dira, hurrenez hurren:

a) Oinarrizko Laguntzaren eta Laguntza Komunitarioaren Ataleko burua.

b) Gizarteratzeko eta Gutxiengoei Arreta Emateko Ataleko burua.

3. Ebazpen hau interesdunei eta Eskubide Sozialetako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari eta Kontu-hartzailetza delegatuari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2016ko uztailaren 28an.–Gizarteratzeko eta Babes Sozialerako zuzendari nagusia, Gema Mañú Echaide.

Iragarkiaren kodea: F1608936