156. ALDIZKARIA - 2016ko abuztuaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANDOSILLA

Aldaketa Diru-laguntzak ematea arautzen duen ordenantzan Hasierako onespena

Andosillako Udalak, 2016ko uztailaren 28an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Andosillako Udalaren diru-laguntzak ematea arautzen duen udal ordenantzaren aldaketa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, Andosillako Udalaren diru-laguntzak ematea arautzen duen udal ordenantzan egindako aldaketa behin betiko onetsi eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Andosillan, 2016ko uztailaren 28an.–Alkatea, José Manuel Terés Azcona.

Iragarkiaren kodea: L1608944