156. ALDIZKARIA - 2016ko abuztuaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ERROIBAR

Lan publikoaren eskaintza. 2016

Kontuan harturik Toki Araubidearen Oinarriei buruzko apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.g) artikuluak ezartzen duela alkatearen eskumena dela lan publikoaren eskaintza onartzea, Osoko Bilkurak onetsitako aurrekontuaren eta plantillaren arabera.

Erroibarko Udaleko alkate udalburuak, Alkatetzaren 2016ko uztailaren 22ko ebazpenaren bidez, honakoa

EBATZI DU:

1. Ondoren zehazten den 2016ko lan publikoaren eskaintza onartzea, dagokion aurrekontu-zuzkidura kontuan hartuz, hautaproben bidez betetzeko:

Lanpostua: zerbitzu anitzetako langilea (garbiketa). Plaza kopurua: 1. Araubide Juridikoa: lan kontratudun finkoa. Maila: E. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: hutsik. Lanaldia: %29,33.

2. Onetsitako lan publikoaren eskaintza Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, aipatutako lanpostu hutsa betetzeko hautaproben deialdia egin aurretik.

Erron, 2016ko ekainaren 29an.–Alkate udalburua, Enrique Garralda Erro.

Iragarkiaren kodea: L1609394