156. ALDIZKARIA - 2016ko abuztuaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

258/2016 FORU AGINDUA, uztailaren 19koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren otsailaren 25eko 46/2014 Foru Agindua aldatzeko prozedura hasten duena. Foru agindu horren bidez basa faunaren zenbait espezie gizakiek jateko ez diren animalien azpiproduktuekin elikatzea eta Nafarroako Foru Komunitateko hegaztientzako bazkalekuen funtzionamendua arautu, Europar Batasuneko intereseko espezie nekrofagoak elikatzeko babes eremua ezarri eta funtzionamendurako arauak zehaztu ziren.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren otsailaren 25eko 46/2014 Foru Aginduak, basa faunaren zenbait espezie gizakiek jateko ez diren animalien azpiproduktuekin elikatzea eta Nafarroako Foru Komunitateko hegaztientzako bazkalekuen funtzionamendua arautu, Europar Batasuneko intereseko espezie nekrofagoak elikatzeko babes eremua ezarri eta funtzionamendurako arauak zehazten dituenak, bere 2.2 artikuluaren g) letran definitzen du zer diren ustiategi estentsiboak, aipatu foru aginduaren ondorioetarako. Behi-aziendako ustiategiei dagokienez, sailkapen horretan soilik sartzen dira Nafarroako abeltzaintzako ustiategien erregistroan “haragi ekoizpenerako ugalketa” (zezenketarakoak kanpo utzita) deitutako sailkapen zooteknikoa dutenak.

Sailkapen horretan ezin dira sartu “esne ekoizpenerako ugalketa” deitutako sailkapen zooteknikoa duten behi-aziendako ustiategiak, gaur egun ekoizpen horiek izaera intentsiboa baitute.

Dena den, sar daitezke Nafarroako Nekazaritza Ekologikoko Ekoizpenaren Kontseiluko abeltzaintzako ekoizpen ekologikoaren ziurtagiria lortu duten esnetarako behi-aziendako ustiategiak; izan ere, ekoizpen horien baldintzek gehieneko abere-zama zehazten dute nekazaritzako azalerako hektarea bakoitzeko, izaera estentsiboa bermatzen duena.

Azaldutakoarekin bat, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1.g) artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Prozedura hastea Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren otsailaren 25eko 46/2014 Foru Agindua aldatzeko. Foru agindu horren bidez, basa faunaren zenbait espezie gizakiek jateko ez diren animalien azpiproduktuekin elikatzea eta Nafarroako Foru Komunitateko hegaztientzako bazkalekuen funtzionamendua arautu, Europar Batasuneko intereseko espezie nekrofagoak elikatzeko babes eremua ezarri eta funtzionamendurako arauak zehaztu ziren.

2. Abeltzaintza Zerbitzua izendatzea, Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalarekin batera, hura prestatu eta tramitatzeaz arduratuko den organo gisa.

3. Foru agindu hau Abeltzaintza Zerbitzuari eta Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2016ko uztailaren 19an.–Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilaria, Isabel Elizalde Arretxea.

Iragarkiaren kodea: F1608904