139. ALDIZKARIA - 2016ko uztailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AGOITZ

Agoizko Udalaren jabetzako La Sierra alderdiko finkako zakurrendako etxolen lagapenaren gaineko kanona, aldaketa, Agoizko Udalaren jabetzako La Sierra alderdiko finkako zakurrendako etxolen funtzionamendua arautzen duen udal ordenantzan. Hasierako onespena

Agoizko Udalak, 2016ko ekainaren 30ean egin bilkuran, besteak beste, hasiera batean onetsi zuen Agoizko Udalaren jabetzako La Sierra alderdiko finkako zakurrendako etxolen lagapenaren gaineko kanona eta, ondorioz, aldaketa, Agoizko Udalaren jabetzako La Sierra alderdiko finkako zakurrendako etxolen funtzionamendua arautzen duen udal ordenantzan. Espedientea eta hura hasiera batean onesteko erabakia jendaurrean egonen dira, hogeita hamar egunetan, iragarkia paratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta entitateko iragarki oholean; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.a) artikuluan xedatuarekin bat. Epe horretan, bizilagunek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkezten ahalko dituzte.

Agoitzen, 2016ko ekainaren 30ean.–Alkate udalburua, Unai Lako Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1608158