139. ALDIZKARIA - 2016ko uztailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AGOITZ

Agoizko Profesionalen balio anitzeko zentroaren barne araubidearen erregelamendua. Hasierako onespena

Agoizko Udalak, 2016ko ekainaren 30ean egin bilkuran, besteak beste, hasiera batean onetsi zuen Agoizko Profesionalen balio anitzeko zentroaren barne araubidearen erregelamendua. Espedientea eta hura hasiera batean onesteko erabakia jendaurrean egonen dira, hogeita hamar egunetan, iragarkia paratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta entitateko iragarki oholean; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.a) artikuluan xedatuarekin bat. Epe horretan, bizilagunek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkezten ahalko dituzte.

Agoitzen, 2016ko ekainaren 30ean.–Alkatea, Unai Lako Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1608157