139. ALDIZKARIA - 2016ko uztailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BUÑUEL ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Udalkideen ordainsariak

Kontuan harturik Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75. artikuluan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 56. artikuluan xedatua, Buñuel aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak ondoko erabakia hartu du 2016ko ekainaren 28ko bilkura berezian, 7 boto alde zituela, bertaratuek aho batez onarturik:

Lehena.–Ezartzea ondoko ordainsaria Mankomunitatearen buruak karguan dedikazio partzialean jarduteagatik:

–Mankomunitateko burua: Buñuel aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak, Mankomunitateko buru karguan dedikazio partzialean aritzeagatik, 5.600 euro gordin ordainduko ditu urtean, eta bere gain hartuko du Gizarte Segurantzako enpresa kuota; hamabi hilekotan banatuta pagatuko dira, behar diren kenkariak eginda. Ordainsari hori jasotzeko gutienez ere behar den dedikazioa Nafarroako Administrazio Publikoko langileen ohiko lanaldiaren %22a da, karguaren edozein jardueratan (bulegoa, bilerak, bidaiak edo bertze). Titularrari ez zaio zenbatekorik deskontatuko, buruordeak egiten dituen ordezkapenengatik, ezta azken hauei ordainsaririk pagatuko ere kontzeptu horrengatik. Ordainsarien kobrantza karguan dedikazio partzialean aritzeagatik, bateraezina da bilkura-sariak biltzearekin.

Bigarrena.–Sistema honek eta zenbatekoek 2016ko uztailaren 1etik aitzina dituzte ondorio ekonomikoak, eta gaurkoa ordezkatuko du eta indarra izanen du bertzerik xedatzen ez den bitartean.

Hirugarrena.–Gastua baimentzea Mankomunitatearen 2016ko aurrekontuko Mankomunitateko buruaren ordainsariak eta Mankomunitateko buruaren gizarte aseguruak kontusailen kontura.

Laugarrena.–Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Buñuel aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen ediktu oholean.

Erabaki hau irmoa da bide administratiboan eta, haren kontra, errekurtso hauetakoren bat paratzen ahalko da, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina, edo bertzenaz

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik aitzina.

Argitara ematen da erabaki dena bete beharrez.

Buñuelen, 2016ko ekainaren 29an.–Mankomunitateko burua, Tirso Calvo Zardoya.

Iragarkiaren kodea: L1608082