139. ALDIZKARIA - 2016ko uztailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLO

Eskuordetza ezkontza zibila egiteko

2016ko uztailaren 2an ezkontza zibila eginen da Alloko Udalean. Ezkontza hori Alloko Udaleko zinegotzi Daniel Alonso Apariciok eginen du, Alkatetzak eskuordetuta. Horregatik, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 13.3 artikuluan eta 2568/1986 Errege Dekretuaren 44. artikuluan ezarritakoari jarraituz,

Alloko Udaleko alkate udalburuak 2016ko ekainaren 27ko 136/2016 Ebazpenaren bidez, honako erabaki hau hartu zuen:

1. Alloko Udalean ezkontza zibil hori 2016ko uztailaren 2an egiteko eskumena Alloko Udaleko lehen alkateorde Daniel Alonso Aparicioren esku uztea.

2. Zinegotzi horri eskudantziak bere esku utzi direla jakinaraztea. Ebazpen honen dataren biharamunean izanen ditu ondorioak, Toki Entitateen Antolamenduaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua ezartzen duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikuluan agindu bezala; alabaina, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 13.3 artikuluan aurreikusitako baldintzetan.

3. Ebazpen honen berri ematea hurrengo egiten den Udalaren Osoko Bilkurari, jakinaren gainean egon dadin, Toki Entitateen Antolamenduari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamendua ezartzen duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.4 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Allon, 2016ko ekainaren 27an.–Alkatea, Javier Ignacio Munárriz Marturet.

Iragarkiaren kodea: L1608121