139. ALDIZKARIA - 2016ko uztailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TEBAS

Kiroldegi eta igerilekuko barne araubidearen erregelamendua. Hasierako onespena

Tebasko Kontzejuko Batzarrak, 2016ko ekainaren 28an egin bilkura berezian, hasiera batean onetsi zuen Tebasko Kontzejuaren Kiroldegi eta igerilekuko barne araubidearen erregelamendua.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari eta horrekin bat heldu direnei jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da erabakiaren hasierako onespena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta eta hogeita hamar egunetarako Kontzejuko iragarki oholean paratuta, bizilagunek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten. Hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da, baldin eta jendaurreko epean inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez badu. Araudiaren eta erregelamenduaren testua behin betiko onetsitakoan, behar den iragarkia eta haren testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira.

Tebasen, 2016ko ekainaren 28an.–Burua, Juan Jesús García Tirapu.

Iragarkiaren kodea: L1608083