139. ALDIZKARIA - 2016ko uztailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARES

1. eta 6. arteko aldaketak aurrekontuan.
Behin betiko onespena

2016ko 112. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 10ean, aurrekontuan aldaketak egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

–Kreditu gehikuntzak:

  • Kreditua handituko duten aurrekontuko aplikazioak dira 1 0110 31000 kontu-saila “Kiroldegiko pabilioiaren maileguaren interesak”, 100,00 euro handituko dena, eta 1 0110 91300 kontu-saila “Kiroldegiko pabilioiaren maileguaren amortizazioa”, 36.550,00 euro handituko dena.
  • Kreditua handituko duen aurrekontuko aplikazioa da 1 9200 22799 “Osoko bilkuren emanaldia”, 700,00 euro handituko dena.

Gastuen gehitze hori finantzatuko da gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinaren bidez, 37.350,00 eurokoa baita.

–Kreditu bereziak:

  • Gastuen aurrekontuan sortuko da 1 0110 31100 “Kiroldegiko pabilioiaren mailegua deuseztatzeko gastuak” aurrekontuko aplikazioa, 600,00 euroko kreditua daukana.
  • Gastuen aurrekontuan sortuko da 1 3232 62200 “Ikastetxea berritzeko obrak” aurrekontuko aplikazioa, 7.000,00 euroko kreditua daukana.
  • Gastuen aurrekontuan sortuko da 1 1510 60900 “Haur eskolarako bideari zoladura ematea” aurrekontuko aplikazioa eta “Mena Fundazioaren lurrak aparkaleku gisa egokitzeko obrak”, 125.000,00 euroko kreditua daukana.
  • Gastuen aurrekontuan sortuko da 1 9200 63500 “Bulegoetako altzariak” aurrekontuko aplikazioa, 500,00 euroko kreditua daukana.

Kreditu bereziak finantzatuko dira gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinaren bidez, 133.100,00 eurokoa baita.

Garesen, 2016ko ekainaren 30ean.–Alkatea, Oihan Mendo Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1608156