139. ALDIZKARIA - 2016ko uztailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ODIETA

Datuen babesari buruzko araudiaren aplikazioa. Datu pertsonalen fitxategiak sortzea

Odietako Udaleko Alkatetzak, ekainaren 22ko 18/2016 Ebazpenaren bidez, honako hau erabaki zuen:

Gaia: Datuak babesteari buruzko araudia Odietako Udalean aplikatzea. Odietako Udalean datu pertsonalen fitxategiak sortzea.

Lehena.–Ondoko fitxategi hau sortzea, ezaugarri hauekin eta egitura honekin:

012 Infolocal.

–Xede eta erabilera aurreikusiak: posible egitea herritarrei laguntza emateko telefono bidezko zerbitzu bat, haien kudeaketa eta tramiteei kasu egiteko, Udalaren gaineko informazioa nahiz informazio orokorra biltzeko, iradokizunak eta kexak aurkezteko eta gaztiguak eta bestelako zerbitzuak emateko.

–Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek hitzez emanen dituzte.

–Pertsona edo talde ukituak: 012 Infolocal zerbitzuaren erabiltzaileak.

–Fitxategiaren oinarrizko egitura:

  • Identifikazio datuak: izen-deiturak, posta helbidea eta helbide elektronikoa, telefonoa, NANa.
  • Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.
  • Ezaugarri pertsonalen datuak.

–Tratamendurako erabilitako sistema: automatizatua.

–Datuen komunikazioa: ez dago aurreikusia.

–Fitxategiari emandako segurtasun maila: oinarrizkoa.

–Organo arduraduna: Odietako Udala.

–Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Odietako Udala.

Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta xedatzea aipatu fitxategia sor dadila eta Datuak babesteko Espainiako Agentziaren behar den erregistroan inskriba dadila.

Odietan, 2016ko ekainaren 29an.–Alkatea, Alberto Urdaniz Elizondo.

Iragarkiaren kodea: L1608091