139. ALDIZKARIA - 2016ko uztailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEOTZ

10/2016 aldaketa aurrekontuan.
Behin betiko onespena

Leozko Udalak, 2016ko maiatzaren 31n egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2016ko ekitaldiko aurrekontu orokorrean aldaketa egiteko 10/2016 espedientea, kreditu berezi bat sortuta.

Iragarkia 2016ko 13. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainean, jendaurreko aldia eta alegazio eta erreklamazioetarako epea irekitzeko. Orobat, iragarki horri behar bezainbateko publizitatea eman zitzaion, Herriko Etxeko iragarki oholean ediktua paratuta.

Horretarako ezarritako hamabost eguneko epea iraganik –hala ezartzen baitu Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluak lege beraren 202.1 artikuluari dagokionez– inork alegaziorik edo erreklamaziorik egin gabe, aipatu aldaketa behin betiko onetsitzat jotzen da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari jarraikiz.

Hona hemen behin betiko onetsitako aldaketa:

GASTUAK:

Kreditu berezia.

Kontu-saila: 1 9200 63600.–Inbertsioa informatikan: 2.000,00 euro.

Gastuak, guztira: 2.000,00 euro.

FINANTZAKETA:

Kontu-saila: 1 87000.–Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 2.000,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 2.000,00 euro.

Argitara ematen da, aipatu legezko aginduak betetzeko asmoz, eta ohartarazten da behin betiko onespen honen aurka bide hauetako bat erabil daitekeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Leozko Udalaren Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Iratxetan (Leotz), 2016ko uztailaren 1ean.–Alkatea, Arrate Febrero Vadillo.

Iragarkiaren kodea: L1608175