139. ALDIZKARIA - 2016ko uztailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZAGAONDOA

Herrilarreetako bazkalekuen edo aprobetxamenduaren zuzeneko esleipena herritarren artean. Eskabideak aurkezteko epea irekita

Itzagaondoako Udalak, 2016ko ekainaren 28an egin bilkura arruntean, erabaki zuen herrilurretako larreak zortzi urteko eperako esleitzeko prozedura abiatzea, joan den abenduaren 31n bukatu baitzen herrilarreetako aprobetxamenduaren esleipena; hori guztia Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legean, Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamendua onesten duen 280/1990 Foru Dekretuan eta Herrilurretako aprobetxamenduak arautzen dituen udal ordenantzan xedatuari jarraikiz.

Ordenantza arautzailean xedatuarekin bat eta Ondasunen gaineko Erregelamenduaren 188. artikuluan eta ondokoetan xedatuaren arabera, hamabortz egun balioduneko epea ireki da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek berairen eskabidea aurkez dezaten.

Eskaintzak Mankomunitatearen egoitzako Idazkaritzan aurkeztuko dira, Urroz-Hirian, iragarki hau argitaratu eta hamabosgarren eguneko eguerdiko ordu bata baino lehen. Agiriak egun bereko 13:30ean irekiko dira.

Espedientea ikusgai dago Mankomunitateko egoitzan, Urrotz-Hirian, interesdun ororen eskura.

Itzagaondoan, 2016ko ekainaren 29an.–Alkatea, Elsa Plano Urdaci.

Iragarkiaren kodea: L1608148