139. ALDIZKARIA - 2016ko uztailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GOIZUETA

Goizuetako Udaleko plantilla organikoa, 2016rako,
eta langileen zerrenda izenduna. Behin betiko onespena

Goizuetako Udaleko Udalbatzak, 2016ko maiatzaren 31n egindako udalbilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2016ko plantilla organikoa eta langileen zerrenda izenduna. Erabaki hori 114 zenbakidun 2016ko ekainaren 14ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara.

Jendaurreko epea igaro da eta ez da erreklamaziorik aurkeztu; ondorioz, plantilla organikoa eta langileen zerrenda izenduna behin betiko onetsita gelditzen direla ulertzen da, eta bere laburpena ondorengoa da:

LANPOSTUEN ZERRENDA

Funtzionarioak

Lanpostua: Goizueta eta Aranoko Udalen Elkarteko idazkaria. Buru den udalerria: Goizueta. Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Bateraezintasun osagarria: %35. Lanpostuko osagarria: %3,72. Baldintza berezia: euskaraz jakitea nahitaezkoa; EGA maila edo baliokidea. Egoera administratiboa: hutsik.

Lanpostua: zerbitzu anitzetako langilea (albintea). Maila: D. Lanpostuko osagarria: %17,99. Jardunaldi luzapena: %10. Arrisku berezia: %10. Baldintza berezia: euskaraz jakitea nahitaezkoa. Egoera administratiboa: jardunean.

Lan kontratudun finkoak

Lanpostua: administrari laguntzailea. Maila: D. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %22,99. Baldintza berezia: euskaraz jakitea nahitaezkoa; EGA maila edo baliokidea. Egoera administratiboa: hutsik.

Lanpostua: administrari laguntzailea. Maila: D. Mailako osagarria: %12. Baldintza berezia: euskaraz jakitea nahitaezkoa; EGA maila edo baliokidea. Egoera administratiboa: hutsik.

Lanpostua: zerbitzu anitzetako langilea. Maila: D. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %2,99. Baldintza berezia: euskaraz jakitea nahitaezkoa. Egoera administratiboa: hutsik, bete gabe.

Langileen zerrenda izenduna

–Funtzionario langileen zerrenda izenduna:

Zerbitzu anitzetako langilea (albintea): Angel Salaberria Escudero.

–Administrazio kontratudun langileen zerrenda izenduna:

Idazkaria: Miriam Arozena San Miguel.

–Behin-behineko lan kontratudun langileen zerrenda izenduna:

Administrari laguntzailea: María Jose Narvarte Echeguia.

Administrari laguntzailea: Ana Lujambio Echeguia.

Argitara ematen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluak 272. artikuluari dagokionez agintzen duenaren arabera.

Goizuetan, 2016ko uztailaren 4an.–Alkatea, Unai Loiarte Ansa.

Iragarkiaren kodea: L1608263