139. ALDIZKARIA - 2016ko uztailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Alkatetza beste baten esku uztea

Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduan xedatutakoaren arabera (azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsia),

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.–Alkatea udalerritik kanpora izanen baita 2016ko uztailaren 4tik 22ra, haren ordezkoa behar da eta, horregatik, Udalbatzako alkateorde Koldo Fernando Ábrego Primoren esku utzi dira hari dagozkion eginkizunak.

Berriobeitin, 2016ko ekainaren 28an.–Alkatea, Juan M.ª Albizu Andueza.

Iragarkiaren kodea: L1608110