139. ALDIZKARIA - 2016ko uztailaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

43/2016 FORU DEKRETUA, ekainaren 29koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko zenbait departamentuk eta erakunde autonomok aditzera eman dute beren plantilla organikoak aldatu behar direla, gaur egun dituzten beharretara moldatzeko.

Halaber, plantilla organikoko lanpostuak sortu dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan, lan publikoaren 2016ko eskaintzari eransteko.

Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuko Aurrekontuaren Zuzendaritza Nagusiaren aldeko txostena dago.

Bestalde, plantilla organikoan zehazten diren kontuak direnez gero, ukitutako departamentuek eta Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuak planteatu dituzten aldaketa batzuk jaso dira, zenbait burutza betetzeko eta beharkizunei eta euskaraz jakin beharrari buruzkoak, hain zuzen. Aldaketa horiek ez dute kostu ekonomikorik.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2016ko ekainaren 29ko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua. Plantilla organikoko lanpostu batzuk amortizatzea eta beste batzuk sortzea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoan aldaketa hauek egin dira:

Bat. Ondotik adierazten diren lanpostuak amortizatu dira. Zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastuen aurrekontuaren I. kapituluko kontu-sailetan:

Eskubide Sozialetako Departamentua

Gizarteratzeko eta Babes Sozialerako Zuzendaritza Nagusia

–Erdi mailako tituluduna. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, 3362 zenbakia duena plantilla organikoan.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua

–EAren kudeaketako goi mailako teknikaria. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 5591 zenbakia duena plantilla organikoan.

–Administrari laguntzailea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, 6227 zenbakia duena plantilla organikoan.

Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentua

Nafarroako Estatistika Institutua

–Administraria. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, 1023 zenbakia duena plantilla organikoan.

Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko,
Barneko eta Justiziako Departamentua

Barne Zuzendaritza Nagusia

–Gidaria. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, 663 zenbakia duena plantilla organikoan.

Hezkuntzako Departamentua

Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusia

–Administrazioko teknikaria. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 33244 zenbakia duena plantilla organikoan.

–Administrari laguntzailea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, 37446 zenbakia duena plantilla organikoan.

–Garbiketako langilea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, E mailakoa, 31862 zenbakia duena plantilla organikoan.

Osasun Departamentua

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua

Nafarroako Ospitalegunea:

–OLT/EUDa. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 62698 zenbakia duena.

–Osasun-laguntzailea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, 61792 zenbakia duena plantilla organikoan.

–Nafarroako Ospitaleguneko zerbitzu orokorretako arduraduna. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, 63898 zenbakia duena plantilla organikoan.

–Zeladorea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, E mailakoa, plantilla organikoan 67946 zenbakia duena.

Lizarrako Osasun Barrutia:

–Toki Osasuneko botikaria. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 68055 zenbakia duena plantilla organikoan.

–OLT/EUDa. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, 63160 zenbakia duena plantilla organikoan.

–Osasun-laguntzailea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, 62713 zenbakia duena plantilla organikoan.

Osasun Mentala:

–Erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikariak (EZLT). Hamabi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, D mailakoak, 61291, 61804, 62463, 62513, 62525, 62534, 62538, 66622, 67583, 68844, 68845 eta 68873 zenbakia dutenak plantilla organikoan.

–Pabiloiko arduraduna. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, 66092 zenbakia duena plantilla organikoan.

–Zeladorea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, E mailakoa, plantilla organikoan 61862 zenbakia duena.

Bi. Ondotik adierazten diren lanpostuak sortu dira. Zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastuen aurrekontuaren I. kapituluko kontu-sailetan:

Eskubide Sozialetako Departamentua

Gizarteratzeko eta Babes Sozialerako Zuzendaritza Nagusia

–Gizarte-langilea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 10128 zenbakia duena.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua

–Enpresa Zientzietako diplomaduna. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 10129 zenbakia duena.

–Prestakuntza eta enpleguko erdi mailako teknikaria. Lanpostu huts bat, funtzionario araubidekoa, B mailakoa, 10130 zenbakia plantilla organikoan.

Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentua

Nafarroako Estatistika Institutua

–Erdi mailako tituluduna (estatiskaria). Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B maila, 10131 zenbakia plantilla organikoan.

Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko,
Barneko eta Justiziako Departamentua

Barne Zuzendaritza Nagusia

–Garraioko Kudeaketa-teknikaria. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, plantilla organikoan 10132 zenbakia duena.

Hezkuntzako Departamentua

Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusia

–Sistema Informatikoetako teknikari-ofizialak. Bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, euskarazko 3. jakite-maila daukatenak, 39067 eta 39068 zenbakia dutenak plantilla organikoan.

–Sistema Informatikoetako teknikari-ofiziala. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, 39069 zenbakia duena plantilla organikoan.

Osasun Departamentua

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua

Nafarroako Ospitalegunea:

–Dietista-nutrizionista. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 71049 zenbakia duena.

–APTEa (Anatomia Patologikoaren arloko Teknikari Espezialista). Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, 71050 zenbakia duena plantilla organikoan.

–EZLTa. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, 71051 zenbakia plantilla organikoan.

–Administrari laguntzailea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, 71052 zenbakia duena plantilla organikoan.

Lizarrako Osasun Barrutia:

–OOLTko pediatra. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 71053 zenbakia duena plantilla organikoan.

–LTEak. Bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, 71054 eta 71055 zenbakiak plantilla organikoan.

Osasun Mentala:

–Osasun mentaleko erizainak. Zortzi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan 71056, 71057, 71058, 71059, 71060, 71061, 71062 eta 71063 zenbakia dutenak.

2. artikulua. Plantilla organikoko lanpostu batzuk sortzea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoan aldaketa hauek egin dira, ondotik zehazten diren lanpostuak sortu baitira:

Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentua

Nafarroako Zerga Ogasuna

–Ogasuneko teknikaria. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A maila, 10134 zenbakia duena plantilla organikoan.

–Ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzaileak. Bost lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, 10135, 10136, 10137, 10138 eta 10139 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko,
Barneko eta Justiziako Departamentua

Barne Zuzendaritza Nagusia

–Suhiltzaileak. Lau lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, plantilla organikoan 10140, 10141, 10142 eta 10143 zenbakia dutenak.

–Suhiltzaileak. Hiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, euskarazko 1. jakite-maila daukatenak, eta 10144, 10145 eta 10146 zenbakia dutenak plantilla organikoan.

–Foruzainak. Bost lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, 10147, 10148, 10149, 10150 eta 10151 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

3. artikulua. Burutza batzuk eskuratzeko betebeharrak esleitzea eta aldatzea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoan aldaketa hauek egin dira:

1. Uztailaren 3ko 43/2006 Foru Dekretuaren I. eranskina aldatzen da (dekretu horren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen da, atalburutza eta bulegoburutza batzuk merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko). Horren arabera, A edo B maila emanen zaio, Ogasuneko teknikariaren edo Nafarroako Ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzailearen lanposturako izendatua izateko berariazko beharkizunarekin, Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuko Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoko burutzari (1045 zenbakiko lanpostuari).

2. Maiatzaren 4ko 41/2009 Foru Dekretuaren I. eranskina aldatzen da (dekretu haren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen da, atalburutza eta bulegoburutza batzuk merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko). Horren arabera, Garapen Ekonomikorako Departamentuko Nekazaritzako Elikagai Industrien eta ENSen Erregistro Bulegoko burutzari (7158 zenbakiko lanpostua) A edo B maila emanen zaio, betebehar berariazkorik gabe.

4. artikulua. Zenbait lanposturi dagokien euskarazko jakite maila esleitzea.

1. Euskarazko 3. jakite maila esleitu zaio lanpostu honi: OLT/EUDa, funtzionarioaren araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 8325 zenbakia duena, Eskubide Sozialetako Departamentuari atxikia.

2. Euskarazko 3. jakite maila esleitu zaio lanpostu honi: administrari laguntzailea, funtzionarioaren araubidekoa, D mailakoa, plantilla organikoan 35220 zenbakia duena, Hezkuntza Departamentuko Mutiloako San Pedo HLHIPri atxikia.

3. Euskarazko 3. jakite maila esleitu zaio lanpostu honi: gizarte langilea, funtzionarioaren araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 10111 zenbakia duena, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuko Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiari atxikia.

4. Euskarazko 2. jakite maila esleitu zaie lanpostu hauei: foruzainak, funtzionarioaren araubidekoak, C mailakoak, plantilla organikoan 8503 eta 8504 zenbakia dutenak, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko Barne Zuzendaritza Nagusiari atxikiak.

5. Euskarazko 1. jakite maila esleitu zaie lanpostu hauei: foruzainak, funtzionarioaren araubidekoak, C mailakoak, plantilla organikoan 223, 248, 4706, 6018, 8483, 8492, 8493, 8500, 8501 eta 8502 zenbakia dutenak, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko Barne Zuzendaritza Nagusiari atxikiak.

6. Lanpostu horiek betetzen dituzten aldi baterako langileek lan horietan jarraituko dute lanpostuak behin betiko bete arte, edo haien kontratua bukatzeko arrazoietako bat gertatzen den arte.

AZKEN XEDAPENAK

Azken xedapenetan lehena.–Foru dekretu hau garatu eta betearazteko ahalmena.

Ahalmena ematen zaio Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari foru dekretu hau garatu eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken xedapenetan bigarrena.–Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2016ko ekainaren 29an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.–Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilaria, María José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1608116