34. ALDIZKARIA - 2015eko otsailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VALTIERRA

25/2014 aldaketa aurrekontuan.
Behin betiko onespena

Valtierrako Udalak, 2014ko abenduaren 29ko osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2014ko ekitaldiko aurrekontu orokorrean kreditu transferentzia bat onetsita aldaketa egiteko 25/2014 espedientea.

Iragarkia 2015eko 8. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 14an, jendaurreko aldia eta alegazio eta erreklamazioetarako epea irekitzeko. Orobat, iragarki horri behar bezainbateko publizitatea eman zitzaion, Herriko Etxeko iragarki oholean ediktua paratuta.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluak lege beraren 202.1 artikuluaren gainean ezarritako hamabortz eguneko epea iraganik inork alegaziorik edo erreklamaziorik egin gabe, aipatu aldaketa behin betiko onetsitzat jo da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari jarraikiz.

Hona, zehaztuta, behin betikoz onetsitako aldaketa:

Kreditu transferentzia:

–Gastu goititua:

31100-22712

Kudeaketa gastuak, Oinarrizko Gizarte Zerbitzua

2.254

31400-16004

Derrama montepioetarako eta familia laguntzarako

21.100

53300-60002

Oihangintzako jardueretarako inbertsioak

10.000

33.354

–Gastu beheititua:

42200-22104

Eskola publikoko berogailurako erregaia

11000

42200-

Inbertsioak: eskola, jantokia eta 62201 berogailua

5850

43200-22104

Kaleak eta lorategiak konpondu, mantendu eta zaintzea

2000

43200-22605

Hirigintzako aholkularitza. Namainsa

2000

43200-60101

Sareak eta zoladurak berritzea. Carlos II eta beste batzuk

2504

45103-62201

Kultur Etxea eraberritzea

10000

33354

Argitara ematen da, aipatu legezko aginduak betetzeko asmoz, eta ohartarazten da behin betiko onespen honen aurka bide hauetako bat erabil daitekeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Valtierra Udalaren Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Valtierran, 2015eko otsailaren 4an.–Alkate udalburua, Alfonso Mateo Miranda.

Iragarkiaren kodea: L1501913