34. ALDIZKARIA - 2015eko otsailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Aldaketa puntuala HAPOn. Hasierako onespena

Tuterako Udalak, 2015eko urtarrilaren 30eko osoko bilkuran, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen:

1.–Tuterako HAPOn aldaketa puntuala egiteko proiektua hasiera batean onestea, lurzoru urbanizaezinaren arau partikularrei buruzko antolamenduko egiturazko determinazioari dagokionez, zehazki, aldaketa egitea 3.1.C.2 arauan, bere 1. eta 2. atal berrietan (abeltzaintza erdiestentsiboa eta abeltzaintza intentsiboa, hurrenez hurren), eta deuseztatzea 3.1.C.3 arauaren hasierako paragrafoaren testuaren zati bat, eremu zehatz batzuetan abeltegiak ezarri ahal izateko, eta haren baldintzak, Diego Madurga Calahorrak eta Alberto Madurga Chivitek sustaturik, 2014ko abenduan industri ingeniari David Muñoz Alvarok prestatutako proiektua oinarri hartuta, hilabete bereko 15ean Aragoiko eta Errioxako Industria Ingeniarien Elkargoak ikus-onetsia.

2.–Espedientea jendaurrean jartzea hilabetean, ediktua Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udaletxeko iragarki oholean eta Udalaren web orrian argitaratuta. Espedientea Udalaren Idazkaritzan egonen da (Hirigintza, 4. solairua), aztertu nahi dutenen eskura. Egoki juzgatzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira, idatziz, Udalaren Erregistro Orokorraren bitartez.

3.–Espedientea igortzea Nafarroako Gobernuko Sustapen Departamentuari (Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzua), Nafarroako Gobernuko departamentuen eskumeneko arloen gaineko txostenak egin ditzan, bidezkoa denean.

4.–Egintza hau ez da behin betikoa administrazio bidean; eta honako hauei jakinarazi behar zaie: David Muñoz Álvarori, Diego Madurga Calahorra eta Alberto Madurga Chivite ordezkatuz, Nafarroako Gobernuko Sustapen Departamentuari (Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzua), Nekazaritza, Abelzaintza eta Mendiak Kudeatzeko Zentroari eta Sustapenaren, Berrikuntzaren eta Afera Ekonomikoen Alorrari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.

Tuteran, 2015eko otsailaren 6an.–Alkate udalburua, Luis Casado Oliver.

Iragarkiaren kodea: L1502202