34. ALDIZKARIA - 2015eko otsailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Castel Ruiz Enpresa Entitate Publikoa
Irabazi asmorik gabeko kultur jardueretarako diru-laguntzen deialdi publikoa. 2015. urtea

Castel Ruiz Tokiko Enpresa Entitate Publikoaren xedeen artean hauek daude: Tuterako herritarren kultur beharrei erantzuna ematea, bereziki bertako kulturaren berezko agerpen eta ezaugarriak zainduta; herritarren ekimenari bidea ematea; irabazi asmorik gabeko kultur sektoreen jarduerak bulkatzea, eta hiria garatzen duten kultur jarduerak sustatzea.

Hori dela-eta proposatu da diru-laguntzen deialdia, kultur jarduera xede duten proiektu eta jarduerak egiteko; betiere, Castel Ruizen egungo aurrekontuaren mugen barrenean eta kontuan hartuta Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean ezarritako printzipioak, publizitate, gardentasun, lehiakortasun, objektibotasun, berdintasun eta bazterkeria ezari buruzkoak, baita uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretua ere, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren erregelamendua onesten duena.

Tuteran, 2015eko otsailaren 5ean.–Lehendakaria, Merche San Pedro López.

IRABAZI ASMORIK GABEKO KULTUR JARDUERETARAKO DIRU-LAGUNTZEN 2015EKO DEIALDI PUBLIKOA

1. Deialdiaren xedea.

1.1. Kultura bizigarri eta parte-hartzailea sustatzeko ekimenei sostengu emateko asmoz, Tuteran kultur jarduerak egiteko diru-laguntza ematea du xede deialdi honek, baita interes publikokotzat jotzen diren proiektuak finantzatzea ere, lehendabiziko eta funtsezko helburua kultur jarduera badute.

1.2. 2015eko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra arte egiten diren jarduera eta proiektuetarako emanen da diru-laguntza.

1.3. Deialdi honetarako zenbateko osoa 10.000 euro da.

Behar adinako kreditua baldin bada gauzatuko da deialdi hau; izan ere, gehienez 10.000 euro jarri badira ere deialdirako, txikiagoa izan liteke, kreditu aski ez balitz.

1.4. Proiektu edo jarduera bat diru-laguntzaren xede izateko, eskaera egiten duten elkarteek edo norbanakoek lan jakin baterako proiektua edo programa beharko dute aurkeztu, diru-laguntzaren xedea izan dadin. Programa horretan haren xedea, helburuak, finantzabideak, baliabide erabilgarriak, aurrekontua eta ebaluazioa azalduko dira. Aurrekontuarekin batean gastuen eta diru-sarreren zerrenda aurkeztuko da, proiektu edo jardueraren bideragarritasuna bermatuko duena. Orobat, zehaztu beharko da nor edo nortzuk arduratzen diren proposatutako jarduera edo proiektua antolatzeaz.

1.5. Elkarte edo norbanakoen programa edo proiektuei diru-laguntza emateagatik ez da eskubiderik sortuko hura hurrengo deialdietan eskuratzeko.

1.6. Proiektu edo jarduera bati diru-laguntza emateko, Castel Ruizko Batzorde Betearazleari dagokio helburuen kontrola eta ebaluazioa; hark ahalmena izanen du diru-laguntza lerroak aldatzeko edo haien ordez bertze batzuk, eraginkorragoak, ezartzeko edo, hala behar badu, baita kentzeko ere, baldin eta lortzen diren helburuak behar adinakoak ez badira edo erabilitako baliabideen heinekoak ez badira.

1.7. Proiektu bera ezin aurkeztuko da Tuterako Udalaren deialdi batera baino gehiagotara.

1.8. Joan-etorri, bazkari, lunch edo gisakoen ondoriozko gastuak kultur jardueraren zati bat direla frogatu beharko da ezinbertzean; halaber, ez dute inoiz aurkeztutako aurrekontuaren %10 gaindituko.

1.9. Deialditik kanpo daude honako jarduera edo proiektu hauek:

–Kultur jarduera lehen edo funtsezko helburua ez dutenak, nahiz haien alderdietakoren bat kulturari lotua izan. Berariaz deialditik kanpo gelditzen dira ikastetxeetan egindako kirol eta hezkuntza jarduerak (eskola ordukoak nahiz eskolaz kanpokoak).

–Jende guztiarendako ez direnak.

–Diru-sarrera aski duten jarduerak edo gehienbat udal honen bertze zerbitzu batzuek edo bertze administrazio batek diruz lagundu behar dituztenak.

–Ezaugarri sexistak edo arrazistak dituzten jarduerak edo indarkeria bultzatzen dutenak edo bestelakoak, administrazio publiko batek diruz lagundu ez ditzakeenak.

–Eskariari lotutako dokumentazioaren faltsukeria nabarmena denean.

–Udalaren bertze finantzabideren batez laguntzen ahal direnak.

2. Diru-laguntza emateko araubidea.

Diru-laguntza hauek norgehiagoka eskuratuko dira.

3. Eskatzaileak.

Ondoko pertsona eta entitateek eskatzen ahal dituzte diru-laguntzak, kultur jarduera eta/edo proiektuetarako:

a) Irabazi asmorik gabeko entitate eta elkarteak, Tuteran helbidea izanik Udalaren intereseko proiektu eta/edo jarduerak egiten badituzte.

b) Tuteran helbidea duten pertsona fisikoak, Tuteran interes orokorreko kultur proiektu eta/edo jarduerak egiten badituzte.

4. Onuradunek bete beharreko baldintzak.

4.1. Deialdi honetara aurkezten diren entitateek baldintza hauek bete beharko dituzte:

–Legez eraturik eta Nafarroako Gobernuko Elkarteen Erregistroan eta Tuterako Udaleko Bizilagunen Elkarteen Erregistroan inskribaturik egotea.

–Estatutuetan, beren helburuen artean izatea kulturarekin ikusteko duten jarduerak egitea eta irabazteko asmorik ez dutela aitortzea.

–Gauzatu beharreko proiektu edo jarduerak Tuteran egitea.

–Ogasunarekiko zerga betebeharrak eguneratuak izatea.

–Zorrik ez izatea Tuterako Udalarekin.

–Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak eguneratuak izatea.

4.2. Deialdi honetara aurkezten diren pertsona fisikoek baldintza hauek bete beharko dituzte:

–Gauzatu beharreko proiektu edo jarduerak Tuteran egitea.

–Tuterako Udalarekiko zerga betebeharrak eguneratuak izatea, harekin zorrik izan gabe.

5. Balorazio irizpideak.

5.1. Aurkeztutako proiektuaren balorazioa, guztira, 40 puntu izanen da gehienez ere, hurrengo ataletako bakoitzean eskuratutako puntuazioen arabera:

–Proiektuen kalitatea eta haien zehaztasun eta definizio maila, bereziki helburu nagusi eta berariazkoen definizioari dagokionez, onuradun eta/edo parte-hartzaileen identifikazioari buruz (kopurua, adina etab), antolamendua leku-denborei dagokienez, eta baliabideak (tekniko eta materialak, eta giza baliabideak). Proiektu edo jardueraren aurrekontu zehatza, gastu eta diru-sarrerak barne, aurkeztea: 20 puntu.

–Proiektuak berritzaileak izatea. 5 puntu.

–Entitate eskatzailearen gaitasuna; batez ere, haren esperientzia, hiriko kultur jarduerarekin duen lankidetza eta haren jarrera hiriaren kultur bizitzan parte hartzeko: 15 puntu.

5.2. Diru-laguntza (10.000 euro) honela banatuko da:

a) Eskatzaile bakoitzak lortutako puntuazioa biderkatuko da diruz lagundutako jardueren onartutako gehieneko defizitarekin, eta hala lortuko dira produktu hauek: P1, P2, P3... Pn.

b) Aurreko letran ateratako biderkadura guztiak batuko dira: P1 + P2, P3... Pn = Σ P.

c) Hirukoaren erregela zuzenekoaren bidez kalkulatuko da zenbateko diru-laguntza dagokion eskatzaile bakoitzari: Produktu guztien batura euroen baturarekiko izanen da produktu indibidual bakoitza X-arekiko den bezala:

Σ P ................................ Euroak, guztira

P1 ................................ X euro

5.3. Diru-laguntza emateko, kontuan hartuko da erabilitako aurrekontuaren defiziterako dela laguntza. Diru-laguntzaren zenbatekoa ez da inoiz izanen diruz lagundutako jardueraren kostua baino handiagoa, hala bakarrik nola beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuekin batera.

5.4. Deialdi honetara aurkezten diren proiektu edo jarduerek 3.500 euroko diru-laguntza eskuratzen ahal dute, gehienez ere. 5.2 puntuan zehaztu formularen bidez diru-laguntzaren banaketa kalkulatu ondoren, lizitatzaileetakoren batek 3.500 eurotik goiti hartzen badu, berriz formula berarekin eginen da soberako kopuruaren kalkulua gainerako lizitatzaileen artean banatzeko; betiere, 5.3 puntuan erabakitakoa bete beharko da.

5.5. Ondasun inbentariagarriak erosteko, eraikitzeko, zaharberritzeko eta hobetzeko gastuek deialdi honi atxikitako aurrekontuaren %10eko diru-laguntza biltzen ahal dute gehienez ere. Hala izanez gero, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 31. artikuluaren 4 eta 5. ataletan aurreikusitako erregelei jarraituko zaie.

6. Eskabideen aurkezpena eta epea.

Eskabideak aurkezteko epea honako hau izanen da:

–30 egun natural, oinarriak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Eskabideak Castel Ruiz Tokiko Enpresa Entitate Publikoko erregistro-bulegoetan aurkeztuko dira, 09:30etik 13:30era, astelehenetik ortziralera, edo, bertzenaz, Herri Administrazioen Araubideari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legean aurreikusten diren lekuetako edozeinetan.

Eskabide orokorraren bidez aurkeztuko dira, eredu ofizialaren arabera, aipamen espresa eginez diru-laguntza zer deialditarako eskatzen den; haiekin batean agiri hauek aurkeztuko dira:

–Eskabide behar bezala betea, I. eranskineko ereduari jarraikiz.

–Eskaera egiten duen elkartearen legezko ordezkariaren zinpeko aitorpena, elkartea Tuterako Udaleko Bizilagunen Elkarteen Erregistroan inskribaturik dagoela eta erregistro horretan aurkeztutako dokumentazioak aldaketarik batere ez duela izan adierazteko.

–Jardueraren edo proiektuaren deskribapena, II. eranskinari jarraikiz, diru-laguntza jasoko lukeen proiektu edo jarduerari buruzko informazioarekin; honako alderdi hauek zehaztuko dira: helburuak, jarduera edo proiektua zer epetan egin gogo den, baliabide materialak eta giza baliabideak, finantzabideak, gastuen eta diru-sarreren aurreikuspena eta proiektuaren edo jardueraren aurrekontua.

–Elkartearen kontu korrontearen lehen orriaren fotokopia, haren zenbakia agertzen duena.

–Diruz laguntzen diren jardueren zabalpen eta publizitaterako materialetan Castel Ruizen logotipoa eta esaldi hau agertzeko konpromisoa: ‘’Laguntzailea Castel Ruiz’’.

–Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak eguneratuta izatearen ziurtagiria, eskaerak aurkezteko epean indarrean dagoena.

–Ogasunarekiko betebeharrak eguneratuta izatearen ziurtagiria, eskaerak aurkezteko epean indarrean dagoena.

–Zinpeko aitorpena, Tuterako Udalarekin zorrik ez izateari buruzkoa.

–Gardentasunerako betebeharrak. Entitate pribatuek urtebeteko epean 100.000 eurotik gorako laguntzak edo diru-laguntzak jasotzen badituzte edo beraien urteko diru-sarrera guztien %40, gutxienez, laguntza edo diru-laguntza publikoak badira, betiere 5.000 euroko gutxieneko zenbatekora iristen bada, Gardentasunari buruzko abenduaren 9ko 19/2013 Legean jasotako betebehar hauen ziurtagiriak aurkeztu beharko dituzte (baldintza horiek betetzen ez badira, hori hala dela jasotzen duen zinpeko aitorpena bakarrik):

a) Administrazio publikoekin egindako kontratuak, adierazita xedea, iraupena, lizitazioaren prezioa eta esleipenekoa.

b) Administrazio publikoekin sinatutako hitzarmenen zerrenda, adierazita xedea, iraupena, egindako aldaketak.

c) Administrazio publikoek emandako diru-laguntzak eta laguntzak, adierazita zenbatekoa, helburua edo xedea eta onuradunak.

d) Aitortu beharreko urteko kontuak eta haiei buruz kanpoko kontrol organoek egiten dituzten kontuen auditoretza eta fiskalizazio txostenak.

e) Titulu honen aplikazio eremuan sartzen diren entitateetako goi karguek eta arduradun nagusiek urtero jasotzen dituzten ordainsariak. Orobat, kargua utzi bada, jasotako kalte-ordainak ere jakinaraziko dira.

–Aurreko dokumentazioa aurkezteko betebeharrik ez badago, aitorpena izenpetu beharko du, Gardentasunari buruzko 19/2013 Legean ezarritako betebeharrak betetzeko baldintzak ez direla biltzen adierazten duena.

Eskaera aurkeztu ondotik, dokumentazioak oinarri hauetan eskatutakoa betetzen ote duen egiaztatuko da. Hala ez bada, eskaera egin duen elkarte edo pertsonari jakinaraziko zaio, akatsa zuzendu edo behar diren agiriak ekar ditzan; 10 egun balioduneko epea izanen du horretarako, jakinarazpena jaso eta biharamunetik; hala egiten ez badu, eskaria ezetsitzat joko dela ohartaraziko zaio.

7. Diru-laguntzak erabakitzea.

Castel Ruizko Batzorde Betearazleak erabakiko du diru-laguntza, eta interesdunei haren berri emanen zaie.

Batzorde Betearazlearen erabakiaren eta haren igorpenaren ondotik, Castel Ruizek diruz laguntzen den zenbatekoaren %75 ordainduko du.

8.1 puntuan eskatzen den dokumentazioa aurkezturik eta deialdiaren oinarriekin bat heldu dela egiaztaturik, diru-laguntzaren gainerako %25 ordainduko da.

Diru-laguntzak emanik, deialdian parte hartzen dutenetakoren batek diru-laguntzari uko egitea erabakiz gero, gainerako proiektuetarako laguntzetan banatuko da proportzionalki atzera bidalitako kopurua, 5.1 puntuko irizpideen arabera lortutako puntuazioa kontuan hartuta; betiere, 5.3, 5.4 eta 5.5 puntuetan erabakitakoa bete beharko da.

Diru-laguntzaren %75 aitzinatu ondotik egiten bada uko, itzuli beharreko kopuruari berandutzagatik legez dagozkion interesak aplikatuko zaizkio.

8. Diru-laguntzaren inguruko justifikazioa.

8.1. Gainerako %25 ordaintzeko agindua luzatu ahal izateko, nahitaezkoa da diru-laguntza tramitatu zuen unitateak frogatzea emateko erabakian eta oinarri hauetan eskatzen diren baldintzak bete direla. Horretarako, jarduera edo proiektua burututakoan edo, gehienez ere, 2016ko urtarrilaren 15ean, dokumentazio hau ekarriko da Castel Ruiz Tokiko Enpresa Entitate Publikoaren Erregistrora:

–Eskabidean aurkeztu eta Castel Ruiz Tokiko Enpresa Entitate Publikoaren diru-laguntza jaso duten jardueren zerrenda.

–Diru-laguntzaren xedeko jardueraren txosten zehatza, eta publizitatean erabilitako jatorrizko material guztia (kartelak, diptikoak...), Castel Ruiz logotipoa baliatu izana frogatzearren.

–Gastuen justifikazioa, indarra duen legeriaren araberako faktura, ordainagiri eta abarren bidez, izanik horiek jatorrizkoak edo kopia egiaztatuak. Edonola ere, behar beste frogatuko da horiek ordaindu direla.

–8.2. puntuko betebeharrak frogatzen dituen dokumentazioa.

–Kontzeptu berarengatik jasotako bertze diru-laguntza edo diru-sarreren frogagiriak, halakorik izan bada.

8.2. Diru-laguntza hauek bateragarriak dira bertze batzuekin, defizitik baldin bada, salbu oinarri hauen 1.7 puntuan ezarritakoa. Diruz lagundutako jardueren defizita laguntza emateko erabakian azaldutakoa baino txikiagoa bada, hasierako erabaki horretan aplikatu den portzentaje berarekin eginen da diru-laguntzaren likidazioa.

Diru-laguntzaren likidazioa egitean, ateratzen den kopurua aitzinatutakoa baino txikiagoa bada, eskatzailea behartua egonen da gehiegizko kopurua itzultzera, eta berandutzagatik dagozkion interesak aplikatuko zaizkio kopuru horri.

8.3. Diru-laguntzak justifikatzeko, beren jardueran legez aritzen diren eta jarduera horrengatik faktura edo tiketa ematen duten pertsona fisiko nahiz juridikoen frogagiriek baizik ez dute balioko. Beraz, 2015eko Jarduera Ekonomikoen Zergan (JEZ) fakturatutako jarduerari dagokion kapituluan alta emanda egon beharko dute eta egoera horren frogagiria aurkeztu, hori galdatzen ahal bada.

Profesional batek atxikipenari loturiko zerbitzua eginez gero, orobat frogatu beharko da, lehenbizi, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren (PFEZ) atxikipena egin zaiola eta, gero, horren diru-sarrera egin dela.

9. Betebeharrak.

9.1. Jarduera egin bitartean gertatzen den edozein gorabeheraren berri ematea Castel Ruiz Tokiko Enpresa Entitate Publikoari, hura gertatzen den unean.

9.2. Egiten den publizitate guztian (kartelak, programak, prentsa, irratia...) jarduerak babesle hau duela aipatzea: Castel Ruiz.

10. Oinarriak onartzea eta interpretatzea.

Deialdi honetan parte hartzearekin haren oinarri guztiak onartzen dira.

Castel Ruizko Batzorde Betearazleari dagokio oinarri hauek bere alderdi guztietan interpretatzea.

11. Arau-hausteak eta zehapenak.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren IV. tituluan eta lege beraren bigarren xedapen iragankorreko 4. puntuan ezarritakoari jarraituz arautuko dira diru-laguntza eta laguntza publikoen arloko arau-hauste eta zehapenak, baita Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren erregelamendua onesten duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren arabera ere.

12. Diru-laguntza hauen arauak.

Deialdi hau agiri honetan bildutako arauei jarraikiko zaie eta aurreikusten ez den orotan, berriz, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrari, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeari eta horiekin bat heldu den gainerako legeriari.

I. ERANSKINA

Diru-laguntza eskatzeko inprimakia, 2015eko kultur jardueretarako

1.–Datu orokorrak.

Izena: ................................., NAN zenbakia: ....................................

Bizilekua (herria): ................................., karrika: ...........................

Telefonoa: ....................., faxa:................., e-posta: ..........................

Bere izenean edo honako elkarte honen izenean: ..........................

(behar ez dena, ezabatu)

NAN/IFK ...............................................................

Bizilekua (herria): ................................., karrika: ...........................

Telefonoa: ........................, faxa:................., e-posta: ........................

* Arestian agertu datuak Castel Ruiz Tokiko Enpresa Entitate Publikoak erabiliko ditu harremanetarako.

2.–Datu orokorrak (bakarrik elkartea izanez gero bete beharrekoa).

Elkartekideen kopurua ..................

Datu ekonomikoak:

Elkartekideen kuota eta zenbatean behin ordaintzen den: ..................., eta zenbatero: ................

Noizean behinkako bertze finantzabide batzuk elkartekideen eskutik: .....................................

Zin egiten dut diru-laguntza eskatzeko inprimaki honetan emandako datuak egiazkoak direla.

Erantzulearen sinadura Elkartearen zigilua (beharrezkoa bada)

II. ERANSKINA

Jardueren programazioa

Jardueraren izena:

Jardueraren edo proiektuaren deskribapena/definizioa:

Udalaren interesekoa deklaratu bada, X bat egin laukian .

Helburuak:

Epeak:

Jarduera noiz hasi eta noiz bukatuko, eta non eginen den...

Jarduera egin ahal izateko, beharrezkoak diren baliabide materialak eta pertsonalak:

Finantzabideak:

Aurrekontuaren banaketa:

Aurreikusitako gastuak:

GASTUAK, GUZTIRA

Diru-sarrera aurreikusiak:

DIRU-SARRERAK, GUZTIRA

Balantze ekonomikoa:

Behar adina fotokopia atera, jarduera bakoitzetik orri bat aurkezteko.

Datuen babesa: DBLOren 5. artikuluaren arabera, jakinaren gainean nago eskaeran erregistratu datu pertsonalak Datuak Babesteko Espainikako Agentzian inskribatuta eta Castel Ruiz Tokiko Enpresa Entitate Publikoaren ardurapekoa den fitxategi batean sartuko direla, hirian programatutako kultur jarduerak eta entitateek eskatutako diru-laguntzak kudeatze aldera. Eskatutako datu guztiak beharrezkoak dira diru-laguntzaren eskaerari erantzuteko. Datuetan sartu eta haiek zuzendu, ezabatu edo haien aurka jotzeko eskubideak erabiltzeko, Castel Ruizeko bulegoetara (Mercadal karrika, 7; Tutera) jo daiteke.

Iragarkiaren kodea: L1501954