34. ALDIZKARIA - 2015eko otsailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SARTAGUDA

Udalak antolatutako kirol jardueren tarifak. Hasierako onespena

Sartagudako Udalak, 2015eko urtarrilaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen Udalaren kirol jardueretarako tasak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedienteak aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, erabakia behin betikoz onetsirik geldituko da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Sartagudan, 2015eko otsailaren 5ean.–Alkatea, Carlos Ena Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1502037