34. ALDIZKARIA - 2015eko otsailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Herrilurretako lurzatiaren erabilera lagatzeko desafektazioa, bost erlauntz jartzeko, Javier Roig Dusermek sustatua

Azkoiengo Udalak, 2015eko urtarrilaren 29an egin osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

1.–Hasiera batean onestea Azkoiengo Udalaren herrilurretako finkaren 383,94 m²-ko okupazioa (5. poligonoko 245b lurzatia, Moratiel alderdian), Javier Roig Dusermek sustatua, bertan bost erlauntz ezartzeko. Haren kokapenari buruzko dokumentazio grafikoa espedientean dago.

2.–Aipatutako herrilurra okupatzea arautzen duen baldintza-agiria onestea, honekin batera eranskin gisa aurkeztu baita.

3.–Erabaki hau eta espedientea jendaurrean edukitzea hamabost egun balioduneko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean argitaratu ondoan, bidezko juzgatzen diren alegazioak aurkezteko.

4.–Epe horretan inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, erabaki hau behin betikotzat joko da eta Nafarroako Gobernuko Herrilurren Atalera igorriko da, berak behin betiko baimena eman dezan.

5.–Erabaki hau interesdunari eta egun bazkalekua duenari (SC Rubio Tormes) jakinaraztea, jakin dezaten eta ondorioak izan ditzan.

Azkoienen, 2015eko urtarrilaren 4an.–Alkatea, M.ª José Vidorreta Alfaro.

Iragarkiaren kodea: L1501900